(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

LNAk helikoptero bidezko brigadaren kabo arduradunen zortzi lanpostu beteko ditu aurtengo udako kanpainarako ostirala, 2009.eko apirilak 24

Urtearen erdialdea aurretik NAOak suhiltzaile profesional 21 lanpostu berri betetzeko deialdia argitaratuko duela aurreikusten da


Larrialdietarako Nafarroako Agentziak helikoptero bidezko brigadarako zortzi suhiltzaile-kabu gehitzeko barne-prozesua hasi du. Era horretan, agintari hori hurrengo ekainean hasiko den udako kanpainako txanda guztietan egotea bermatuko da.

Prebentzio, Su Itzalketa eta Salbamendu zuzendaritzako helikoptero bidezko brigada baso-sute bat hautematen denean mobilizatzen den lehen baliabidea da. Miluceko parkean du basea eta suaren aurrean erantzun azkarra emateko pentsatua dago, horrez gain lurreko taldeei laguntza ematen dielarik. Txandako kabo arduradunaren irudia iragan urteko kanpainan sortu zen helikoptero bidezko brigadan, Suhiltzaile Zerbitzuaren organigramak suhiltzailez osatutako lantalde baten buru kabo arduradun bat izan behar dela ezartzen baitu. Iragan urtean sei izan ziren helikoptero bidezko brigadako arduradunak eta aurten zortzi izango dira. Uda honetako kanpainarako hautaketa-prozesura hamaika aurkeztu dira.

LNA baliabideak berrantolatzen ari da. Egun, Prebentzio, Su Itzalketa eta Salbamendu zuzendaritzako langileria finkoa 269 suhiltzailek, 8 kabok (hilabete batzuen buruan 102ra iristeko barne-deialdi berria irtengo da, parkeetan lan-txanda bakoitzeko bat), 14 sarjentuk, 8 ofizialordek eta 3 ofizialek osatzen dute, zerbitzu osagarrietako 44 langilerekin eta prestatzaile fisiko 1ekin batera. 

Legealdian baliabideak hobetzeko eta langileria egokitzeko jarritako helburuak betetzeko, Agentziak, bere zuzendari kudeatzaileren, David Sáinz Jiménezen, eskutik 2009 Lan Eskaintza Publikoak jasotzen duen suhiltzaile profesionalen 21 lanpostu berehala betetzea eskatu du eta uda aurretik deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko dela aurreikusten du. Langile berriek Iruñeko bi parkeak indartzea ahalbidetuko dute.

Jakina denez, laster Cordovilla Suhiltzaile Etxe Nagusia inauguratuko da, 2010ean Hirukoiztarren parke berria eraiki bitartean behin-behinekoa bihurtu baita. Parkeak Iruñeko eta bere inguruetako hiritarren segurtasuna bermatuko du.


Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa