(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Leonard Orban Europar Batasuneko eleaniztasunaren komisarioak Iruña bisitatu du astelehena, 2009.eko apirilak 27

Nafarroako Gobernua ezartzen ari den atzerriko hizkuntzen plan estrategikoa eta euskararen errealitatea Foru Komunitatean azalduko zaizkio


Leonard Orban Europar Batasuneko eleaniztasunaren komisarioa Iruñan dago bisitan. Galiziatik eta Kantabriatik iritsi da, Europako Erkidegoan eleaniztasuna sustatzeko dauden ekintza aipagarrienak aurkezteko; hizkuntzak ikasteko esperientzia berriak identifikatu eta ikasteko, beste estatu kide batzuetan zabaldu ahal izateko; eta ikaskuntza hori hobetzeko moduak aztertu eta horien inguruan elkarrizketa sortzeko, faktore garrantzitsua baita Espainian, gai horren inguruan Europako beste herrialde batzuk baino atzerago dago eta.  

Orban komisarioak adierazi du Europar Batasunaren oinarria kultura- eta hizkuntza-aniztasunaren printzipioa dela. Beste hizkuntza batzuk ikastea ezinbestekoa da pertsonen eta herrien artean zubiak eraikitzeko, eta ezagutza iraunkorraren ekonomia garatzeko. “Europar Batasunean sustatu behar den aktiboa da, hizkuntzak hobeto elkar ulertzeko osagaia dira eta. Horixe da EBren ikuspegia, “hizkuntza frankoen” aurka gaude. Europar Batasunean hizkuntza-aberastasun handia daukagu, eta aktibo hori erabili egin behar da. Kulturen artean bitartekaritza egiten laguntzen du, elkar ulertzen eta gizarte-kohesioa lortzen laguntzen du, eta enplegagarritasunerako abantailak ere sortzen ditu, estatuen barruan zein kanpoan.” 

Orbanen arabera, EBk Europako Erkidegoaz kanpoko beste hizkuntza batzuen ikaskuntza ere sustatzen du, hala nola txinera, errusiera, etab. Modu horretan kulturen artean funtsezko elkarrizketa indartzen da gero eta globalizatuagoa den munduan.

 Europako komisarioarentzat hizkuntza aktibo indartsua da eta sustatu eta baloratu egin behar da. Eta aniztasun hori babesteko Europan proiektu ugari finantzatzen ari dira, ez bakarrik eskualdeko 23 hizkuntzen alde, baita eremu urriko hizkuntzei eusteko ere

Komisarioak, hasteko, San Fermín ikastolan bisita egin du. Zuzendaritza-taldeak Eleanitz proiektua “Eleaniztasuna eta aniztasuna” erakutsi dio, 1998an Europako Batzordearen saria jaso zuen proiektua hain zuzen. Ondoren, Nafarroako Jauregian harrera egin diote, eta bertan komunikabideekin hitz egin du Hezkuntza kontseilariarekin batera. 


Ondoren, Orbani agurra eta ongi-etorria egin diote Yolanda Barcina Angulo Iruñako alkateak eta José Iribas Iruñako Udaleko lehen alkateordeak eta Hezkuntzako zinegotzi delegatuak. Eta gaur arratsaldean Nafarroako Unibertsitatean eta Nafarroako Unibertsitate Publikoan hartuko dute.

Bihar Cardenal Ilundáin ikastetxea bisitatuko du, hezkuntza eleaniztunaren ereduan aitzindarietako bat, British programaren ezarpenari esker (1996an British Councilen eta MECen artean sinatutako hitzarmenari atxikitako zentroak, gaztelania-ingelesa hezkuntza elebiduna sustatzeko).



Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa