(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanz presidentea eta Alba, Salanueva eta Sanzberro kontseilariak Erro Haranean asteartea, 2009.eko apirilak 28

Udal-ordezkariek eta zinegotziek beren kezkak helarazi dizkiete


Bileraren unea

Nafarroako Gobernuak Erro haraneko eskakizunen berri izan du. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuko presidentea, Miguel Sanz Sesma, Erro Haranean egon da gaur goizean Toki Administrazioko kontseilariarekin, Amelia Salanueva Murguialdayrekin, Landa Garapeneko eta Ingurumenekoarekin, Begoña Sanzberro Iturririarekin, eta Herri Lan, Garraio eta Komunikaziokoarekin, Laura Alba Cuadradorekin, batera.

Ibilbidea goizeko 11etan hasi de Zilbeto kontzejuan, non haraneko alkateak, Enrique Garralda Errok, harrera egin dion segizioari. 12:00etan Erroko Udaletxean (Lintzoain kontzejuaren ondoan) udalbatzarekin eta kontzejuetako presidenteekin bildu dira. Komunikabideekin labur egon ostean, segizioak Bizkarreta-Gerendiain bisitatu du eta 14:00etan Sorogain-Lasturrera iritsi da, bertako ostatuan bazkalduz.

Bileran, alkateak Nafarroako Gobernuari Tokiko Inbertsio Planean (2009-2012) sar daitezkeen hainbat ekimen eskatu dizkio. Herrien tamaina dela eta planean barneratzea zail duten jarduketei kasu egiteko aparteko esfortzua eskatu du. Ildo horretatik, Salanueva kontseilariak planak tokiko erakunde txikienak bereziki lagunduko dituela adierazi du. Une honetan, eskatutako inbertsioak azterketa-fasean daude eta abuztuan zehar ebaztea espero dira. 

Bestalde, Sanz presidenteak aipatu lanek planean ezarritako parametroak gainditu beharko dituztela helarazi die bertaratuei. Horiek azpiegitura orokorren urritasuna, azpiegitura indibidualen urritasuna, jasotako ekarpenen kopurua eta inbertsioaren errentagarritasuna dira. Hala ere, azkenean planean jasota gelditzen ez diren lanak harenerako plan berezian sartzea saia daitezkeela adierazi du. Plan berezi hori hainbat departamentutako jarduketek osatzen dute; beraz, harri-lubeten, ibai-parkeen, ibaien ibilguen eta simaurtegien inguruko eskariak ere jaso ahalko dira.

Bestalde, presidenteak Lurreko Telebista Digitalaren (LTD) eta telefonia finko eta mugikorraren estaldura bermatzeko beharrezkoak diren esku-hartzeak egiteko konpromisoa hartu du, egun haraneko toki batzuetara ez baitira iristen.

Herri-lanei dagokienez, alkateak Erroko eta Mezkiritzeko tunelak eraikitzeko behar larria helarazi du. Azpiegitura horiek Nafarroako ipar-ekialdeko komunikazioa hobetzeko oso garrantzitsuak dira eta bereziki Erro Haranekoa, Orreagakoa, Aezkoakoa eta Luzaidekoa. Alkateak Iruñea denboran hurbil izateko eta bizilagunak, gazteak bereziki, haranean bizitzen gelditzeko duen garrantzia azpimarratu du. Halaber, jada badauden bideak hobetzea eskatu du, zuloak konponduz eta bazterbideak zabalduz.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa