(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Renove planak abian jarri direnetik 1.600 ibilgailu eta 31.847 etxetresna saldu dira osteguna, 2009.eko apirilak 30

Nafarroako herritarrek 24,6 milioi euroko gastua egin dute autoak erosteko eta 12 milioi eurokoa etxetresnetan


Auto Renove eta Etxebizitza Renove planen balantzea hurrengoa da: 1.600 ibilgailu eta 31.847 etxetresna saldu dira. José María Roig Aldasoro Nafarroako Gobernuko Berrikuntza, Enpresa eta Lan kontseilariak gaur goizean eman ditu datu horiek. Era berean, Foru Komunitateko herritarrek bi kanpaina horien barruan egindako gastua azpimarratu du: 24,6 milioi euro autoetan eta 12 milioi euro etxeko tresnetan.

Auto Renove Plana martxoaren 23an jarri zen abian, lau milioi euroko aurrekontuarekin, sei milioira arte zabaldu ahal zena.

Etxebizitza Renove Planari dagokionez, kanpaina martxoaren 11n abiatu zen. Herritarrek 31.847 tresna erosi dituzte, 12 milioi euroko gastua eginda. Nafarroako Gobernuak hiru milioi euroko gastua aurreikusi zuen. LTD eta guztiko 13.000 telebistak eta 10.000 deskodetzaile baino gehiago alde batera utzita, gehien saldutako etxetresnak arropa-garbigailuak, hozkailuak eta ontzi-garbigailuak izan dira.

Gogoan izan dugunez, Renove kanpainaren barruan, Nafarroako Gobernuak joan den apirilaren 24an LTD eta guztiko 3.000 telebista gehiago jarri zituen, baina kanpaina amaitu egin zen, ehun euroko laguntza zuten hargailuak agortu egin zirelako. Hasieran, telebisten Etxebizitza Renove Planak 10.000 telebista erosteko laguntza eskaintzen zuen. Hala ere, ekimenaren harrera ona ikusita, Nafarroako Gobernuak beste 3.000 telebistari ere laguntzak ematea erabaki zuen, lehenengo 10.000 telebistak planaren indarraldiko lehen hilabetean agortu baitziren. 

LTD eta guztiko telebistez gain, 2009ko Etxebizitza Renove Planaren laguntzak ordenagailu eramangarriak, LTD deskodetzaileak eta etxetresnak eskuratzera bideratuta daude. Guztira 49.700 tresna erosiko dira: 15.100 etxetresna, 13.000 telebista, 16.600 deskodetzaile eta 5.000 ordenagailu eramangarri.

2009ko Etxebizitza Renove Planaren helburua bikoitza da. Batetik, etxetresna zaharren ordez tresna berriak erostea sustatu nahi da, eginkizun bera energia gutxiago kontsumituz egiten dute eta (A edo goi-mailako energia-sailkapena); hori dela eta, gutxiago kutsatzen dute eta argiaren hartu-agiriaren kopurua murriztu daiteke.

Bestetik, Nafarroa informazioaren gizartera eta teknologia berrietara gehitzea bultzatu nahi da eta unibertsitateko lehen mailako edo goi-mailako trebakuntza-zikloko ikasleei ordenagailu eramangarriak erostea erraztu nahi zaie. Horrez gain, lurreko telebista digitalaren igorpenak orokortuko direnez, Nafarroako Gobernuak familiei seinalea hartzen duten aparatuak eskuratzea erraztu nahi die. Diru-laguntza horri esker, 13.000 etxebizitzatan LTD eta guztiko telebista berriak daude.

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Planes Renove

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa