(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako errepideetan hamaika pertsona hil dira urteko lehenengo lauhilekoan osteguna, 2009.eko apirilak 30

Gaur, osteguna, gerta daitezkeen istripuak zenbatu gabe, 2008ko aldi berean baino lau aldiz gehiago dira


Istripua AP-15 errepidean

Hamaika pertsona hil dira Nafarroako errepideetan ( irudia handitu )

Nafarroako errepideetan hamaika pertsona hil dira guztira urteko lehen lauhilekoan, gaur, osteguna, gerta daitezkeen istripuak zenbatu gabe. 2008ko aldi berarekin alderatuz gero, lau pertsona gehiago hil dira, eta beraz, 2008arekin alderatuta hazkundea %57koa da, Nafarroako Bide Segurtasunaren Estrategiako datuen arabera. Hala ere, 2003tik bigarren zifrarik onena da, urte horretako lehen lauhilekoan 19 pertsona hil baitziren. 2004an 17 hil ziren; 26, 2005ean; 21, 2006an; eta 17, 2007an. 

Apirileko bi biktima bakarrak atzo hil ziren Nafarroako Autobidean, Azkoien udalerriaren parean errepidetik atera eta gero. Leitza eta Lekunberriko bi herritar dira, eta Construcciones Mariezkurrena SL enpresako pick-up batean zihoazen.

Martxoko bost hildakoek urteko lehenengo bi hilabeteetako ezbeharren murrizketa-joera hautsi zuten. Otsailean ez zen hildakorik egon, eta urtarrileko lau heriotzak lehen bi hilabeteetako zifrarik txikienak ziren 2001etik. Hain zuzen ere, Nafarroako Gobernua 2001ean hasi zen errepide guztietan, herri barrukoetan eta herriz kanpokoetan, gertatutako heriotzak zenbatzen. Horrez gain, 2001etik, otsaila biktimarik gabeko hirugarren hilabetea izan zen (2008ko martxoan eta 2002ko apirilean ere ez zen hildakorik egon).

Aurten bederatzi istripu eta hamaika hildako egon dira, bederatzi Foru Komunitateko Errepide Sareko bideetan, eta bat herri barruko bide batean. Hiru biktima oinezkoak ziren, bi martxoan hil ziren, eta hirugarrena, 2 urteko haurra, urteko lehen hildakoa, Aranatzen. Gainerako hildakoetatik, sei automobilen, kamioneten edo lur orotako ibilgailuen gidariak ziren, eta bestea kamioizalea. Hildako bidaide bakarra atzo AP-15 errepidean hildako Lekunberriko herritarra da. Istripuen dinamikari dagokionez, 6 biktima talkaren ondorioz hil ziren, eta hilabete honetako bi biktimak, errepidetik aterata.

Helburua lortuta 2006an

2008an 46 pertsona hil ziren Nafarroan trafiko-istripuetan. Azken hamarkadan izandako hildakoen zifrarik txikiena izan zen. Urteko azken hilabeteetan udan izandako gorakada zuzendu zen eta urtearen amaieran 2007an baino pertsona gutxiago hil ziren trafiko-istripuetan (2007an 48 pertsona hil ziren).


2006an, Foru Komunitateak Europar Batasunak 2010erako finkatutako helburua lortu zuen, hau da, 2000. urtearekin alderatuta trafiko-istripuen ondorioz hildakoen kopurua %50 murriztea (2000. urtean 118 pertsona hil ziren). 

Espainia osoan Nafarroan lortu zen hori lehenengoz, gidarien, trebatzaileen eta administrazioen lanari esker, baita bestelako faktoreek ere parte hartu zutelako, hala nola gidarien jarrera indibiduala, agenteek trafikoa zorrotz kontrolatzea, bide-sentsibilizazioa, -hezkuntza eta –trebakuntza, segurtasuna errepideetan (autobia hobeak, egon daudenak hobetzea, etab); legeria (puntuzko gidabaimena, atseden-denborak eta takografoak); mugikortasuna eta garraiobideak (plangintza eta garraiobide publikoen erabilera eta oinezkoen espazioari lehentasuna ematea). 

Helburu hori lortzeko, Nafarroako Gobernuak departamentu arteko neurrien multzoa planifikatu eta Nafarroako Bide Segurtasunaren Estrategian jaso zituen. Nafarroako Bide Segurtasunaren Estrategiak trafiko-istripua gertatu eta hurrengo 24 orduetan gertatutako heriotzak zenbatzen ditu, Trafikoko Zuzendaritza Nagusiak aplikatutako irizpideen arabera.

Dokumentazioa:
Fallecidos hasta abril

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa