(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Tuterako Reina Sofía ospitalean ere Barazkiak Goresteko Jardunaldiak ospatu dira, menu berezi baten bidez ostirala, 2009.eko maiatzak 8

Kutz kontseilariak zentroan oraintsu birmoldatutako seigarren solairua ere bisitatu du


María Kutz Peironcely Osasun kontseilariak gaur goizean Tuterako Reina Sofía ospitalea bisitatu du. Ospitalean menu berezia prestatu dute bertan dauden pazienteentzat eta langileentzat, Barazkiak Goresteko Jardunaldiak direla eta. Era berean, kontseilariak zentroaren seigarren solairua bisitatu du, erabilera desberdinetarako birmoldatu dena. 

Apirilaren 30etik, ostirala, maiatzaren 10era, igandea, Tutera Barazkiak Goresteko Jardunaldien egoitza nagusia da. Ekitaldia urtero ospatzen da eta nazioko eta nazioarteko izaera du. Herritarrak baratzeko produktuetara hurbiltzeko antolatzen da. Ekitaldien programa Orden del Volatínek eta Tuterako Udalak antolatzen dute, eta dastaketak, jardunaldi teknikoak, ibilbide gastronomikoak eta kongresuak izaten ditu. 

Aurten, Tuterako Reina Sofía ospitaleko sukaldeko ekipoak, Auzo Lagun sukaldaritza-kooperatibarekin lankidetzan, menu hau diseinatu eta egin du: kuiatxoa txangurruarekin beteta itsaski-saltsarekin, erreboiloa zainzuri-kremaren gainean eta, amaitzeko, briotxe torrada. Kontseilaria plateren dastaketan egon da eta logela batean pazienteei jatekoa nola ematen zaien ikusi du.

Bestalde, Kutz kontseilariak ospitaleko seigarren solairuko lanak bisitatu ditu. 517 metro koadro erabili gabe zeuden, eta guardiako langileentzako 12 logela, liburutegi bat, informatika-gela bat eta saioen gela bat sortzeko egokitu dira. Gela horiek seigarren solairura eramanda, zentroak espazio gehiago izango du psikiatrian eta kanpo kontsultetan. 

Reina Sofía ospitalearen jatorrizko proiektuaren arabera, solairu horretan ospitalean lan egingo zuen erlijio-kongregazioa biziko zen. Eraldaketa egiteko 510.092 euroko inbertsioa egin da. Kopuru horretatik 493.141 euro proiektura eta lanetara bideratuta egon dira, eta 16.951 euro altzarietara.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa