(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 17,2 milioi euroko gastua onetsi du Valtierra-Arguedas saihesbide berria eraikitzeko astelehena, 2009.eko maiatzak 18

Gaur egun, bide horrek egunean 5.211 ibilgailuko batez besteko intentsitatea du, eta ibilgailu horietatik %8,3 astunak dira


17,2 milioi euroko gastua onetsi da Valtierra-Arguedas saihesbide berria eraikitzeko.

Nafarroako Gobernuak gaurko saioan lortutako akordioa dela bide, Laura Alba Cuadrado Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariari baimena eman zaio Valtierra-Arguedas saihesbide berriko lanen lizitazioa egiteko, 17.239.400 euroren truke.

Era berean, eta lizitazioaren aurretik, aipatu lanek ukitutako ondasunen eta eskubideen eskuragarritasuna kudeatuko da eta kasuan kasuko desjabetze-espedientea berehala abiatuko da.

Finantzaketa honela egingo da: 7.505.000 euro 2009ko partidara joango dira, 9.503.002 euro 2010ean, eta gainerako 231.398 euro 2011n.

Lan hau Nafarroa 2012 Planeko lehentasunezko jardunetako bat da. Errepide berria eraikiko da Valtierra eta Arguedas udalerrien artean, NA-134 korridorearen barruan, Ebroren Ardatzean.

Lanen deskripzioa

Bide berriak 8,4 kilometroko luzera du, eta Valtierraren mendebaldean hasten da, NA-134 errepideko 23 kilometro-puntuan, eta Arguedas herriaren hegoaldean amaitzen da. Modu horretan, bi herrien erdialdetik igarotzea saihesten da. Tarte horretan ibilgailuen batez besteko intentsitatea 5.211 ibilgailu egunean da, eta horietatik %8,3 astunak dira.

Horrez gain, saihesbidea eta errepidea bereizten diren puntuan, gurutzagunea proiektatu da, itxaroteko erdiko erreiarekin eta azelerazioko eta deselerazioko erreiekin, eta Valtierra eta Arguedas herrien arteko mugatik hurbil bi herrietara iristeko lotunea egingo da.

Tartearen amaieran saihesbidearen hasieran dagoen gurutzagunearen antzekoa proiektatu da.

Amaitzeko, proiektuan ezarritakoaren arabera, ukitutako zerbitzu guztiak berriz jarriko dira.

Ebroren Ardatzeko saihesbideak

Saihesbide honi, lizitazioa eginda duten Mendabia, Milagro eta Lodosako saihesbideei eta eraikitzen ari diren Andosillako saihesbideari esker, Ebroren ezkerraldea egituratuko da, eta inguru osoaren garapen ekonomiko eta sozialari mesede egingo zaio. Era berean, Ebroren eskuinaldeko ardatza osatuko da, AP-68 eta A-68 (N-232 zaharra) errepideekin batera.

Saihesbide horiek inguruan izango duten inpaktu ekonomikoaz gain, segurtasunari zein erosotasunari dagokienez hobekuntza garrantzitsuak egingo dira, ukitutako herrietako biztanleentzat zein NA-134 errepidearen erabiltzaileentzat (gaur egun bide horietatik igarotzen den trafikoaren ehuneko handi bat saihesbide berrietara desbideratuko da).

NA-134 errepideak 95,6 kilometroko luzera du, eta probintziako mugatik Tuterara doa. Trafikoaren batez besteko intentsitatea 4.132 ibilgailu egunean da, eta horietatik %8,9 astunak dira.

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Plano variante Valtierra Arguedas.pdf

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa