(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Auzitegiak Atarrabiako ikurrina berehala kentzea eskatzen du ostirala, 2009.eko maiatzak 22

Udalerriko udalak Nafarroako Gobernuak eskatutako epai beterazlearen kontra jarritako helegitea atzera bota du


Atarrabiako udaletxea

Atarrabiako udaletxea ( irudia handitu )

Administrazioarekiko auzien 3. epaitegiak Atarrabiako udalak udaletxearen kanpoaldeko mastan jarria dagoen ikurrina kentzeko eskatzeko epailearen aginduaren aurka jarritako erregu-errekurtsoa atzera bota du. Gainera, udaletxeak ikurrina “berehala kendu” behar duela berretsi du.

Jakina denez, Nafarroako Gobernuko zerbitzu juridikoek, Foru Gobernuak adostutako akordioa betez, iragan maiatzaren 5ean idatzia aurkeztu zuten Iruñeko Administrazioarekiko auzien 3. epaitegian, Atarrabiako udalari Iruñeko Eskualdeko udalerriko udaletxearen ondoko mastan jarria dagoen Euskal Autonomia Erkidegoko ikurrina berehala kentzeko eskatzeko.

Era berean, Nafarroako Gobernuak Epaitegiari Atarrabiako alkateari ez-betetze horregatik erantzukizun penalak ebaztea ere eskatu zion, aurretik ikurrina kentzea agindua baitzion (2008ko uztailaren 21eko sententzia, apelazioan TSJNak baieztatua 2008ko azaroaren 20ko sententzia bidez).

Hurrengo egunean, maiatzaren 6an, Administrazioarekiko auzien Epaitegiak udalak 24 orduko epean sinboloa kentzeko epai beterazlea eman zuen. Udalak, erregu-errekurtso bidez, ikurrina Asociación Cultural Villava-Atarrabia 2009 kultur elkartearena zela alegatu zuen, eta ez zuela ez mastaren jabetzarekin, ez gastuaren ordainketarekin, ez eta bertan jarri izanarekin zerikusirik. 

Autoan, magistratuak alegazio horiei honela erantzuten die: “aitzakiak besterik ez dira, sententzia ez betetzeko nahita eginak dira”. Horren inguruan, udaleko Obren Zerbitzuak masta jarri zuela eta Elkarteak ikurrina udalaren “onespenaz eta baimenaz” jarri zuela adierazi du.

Eta honela jarraitzen du epaileak: “eta baimen hori ez bazuen, udalaren betebeharra zen kentzea. Epaileak aldeak sententziak betetzera derrigortuak daudela gogorarazi du eta pertsona eta erakunde publiko eta pribatu guztiak Administrazioarekiko auzien epaileei eta epaitegiei laguntzera derrigortuak daudela ere. Era berean, “sententzien erabakien aurkako ekintzak eta xedapenak, horien betetzea ekiditeko esaten direnak, zuzenbide osoz deusezak direla” gogorazi du.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa