(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Lurraldearen Antolamendurako Batzordeak ez du onartu Sarrigurengo Ekohiriko parkean lurpeko aparkalekuak jartzea asteartea, 2009.eko maiatzak 26

Nafarroako gobernuaren hirigintzako aholkularitza organoak Berrikuntzaren Kuboen eraikuntza bolumena handitzea baimendu du


Nafarroako Lurraldearen Antolamendurako Batzordeak ez du onartu Sarrigurengo Ekohiriko parkean lurpeko aparkalekuak jartzea. Miyabi enpresa publikoak 683 ibilgailurentzako aparkalekua jartzea proposatu zuen Ekohiriaren Udalaz Gaindiko Plan Sektorialaren (UGPS) espedientean.

Nafarroako Gobernuaren hirigintza arloko aholkularitza batzordeak, ordea, puntu hori espedientetik kentzea erabaki du gaur goizean. Aldiz, Sarrigurengo Berrikuntzaren Kuboen eraikuntza bolumena handitzeko proposamena onartu egin du. Beraz, fatxadek 14 metro izango dituzte, gehienez (lehen 13 metrokoak ziren), eta eraikinek 14,5 metroko garaiera izango dute (lehen 12 metrokoa zen).

Lurpeko aparkalekuari buruzko puntua atzera bota dutenez, Nafarroako Gobernuak laster onartuko ditu Kuboen espedienteko gainerako gaiak; Kuboak Nafarroa 2012 Planaren barruan daude.

Zehazki, kubo itxurako 15 eraikin dira. Asmoa da Kuboak erreferente arkitektoniko izatea garapen eramangarrian, ingurumenarekiko errespetuan eta energiaren aurrezpenean. Proiektuaren helburua da kuboen fatxadak proiekzio ehun izatea, parkeko paisaia era bizitza dinamizatzeko. Gauzak horrela, momentu batzuetan kuboak parkeko farola izango dira, eta beste batzuetan irudi esanguratsuak proiektatzeko euskarriak. 

Teknologia aldetik, kuboak polikarbonatozko bi geruzarekin estaliko dira. Era horretan, eguzkiaren argiak geruza horiek zeharkatuko ditu eta energia pareta argitsuenetatik iparraldeko paretetara pasatuko da. Kubo bakoitzak bere konponbide bioklimatikoa izango du. Gainera, instalazioen errendimendua monitorizatu egingo da eta jendeak informazioa ikusgai izango du sarrerako ohol batean.

Eguesibarreko Udalak ez du onartu lurpeko aparkalekuak jartzea

Miyabi enpresak, UGPS aldatzeko proposamenean, eskatu zuen espazio libre publiko batzuetan, Ekohiriko parke nagusiaren hegoaldean, hain zuzen, lurpeko aparkalekuak jartzea, 35 metro zabaleko tarte bat hartuta. 

Proposamena zen lurpean solairu bat egitea, bi sarrerarekin, 683 ibilgailurentzako aparkalekua jartzeko. Gainaldeak, betiere, erabilera publikokoa izaten jarraituko zuen. Aparkalekuak publikoak, pribatuak edo mistoak izan zitezkeen, Eguesibarreko Udalak proposatutakoaren arabera.

Udalak, ordea, lurren jabe gisa, ez zuen onartu proiektua, biztanleentzat ez delako premiazkoa eta, are gehiago, kaltegarria delako. 

Jarrera hori ikusita, Lurraldearen Antolamendurako Batzordearen iritziz, espedientea aparkalekua gabe onartzea komeni da, Berrikuntzaren Kuboen proposamena lehenbailehen onartzeko.

Kuboei dagokienez, eraikinek bolumen handiagoa izango dute. Proposamenaren arabera, eraikinen garaiera beste irizpide batekin neurtuko da; eraikinak kubo edo paralelepipedo itxurakoak dira, bolumen gehigarririk gabekoak. Gainera, lursailaren barruan sotoak eta erdisotoak eraiki ahal izango dira; orain arte erreferentziazko lerrokaduren barruan bakarrik egin zitezkeen.

LABak erabaki du, halaber, %50 baino gehiagoko maldak ez jartzea, indarrean dagoen UGPSak dioen moduan. Miyabik 45º baino gehiagoko maldak jartzea proposatu zuen, nahiz eta ez adierazi zergatik. LABak jakinarazi du Miyabiren proposamena onartuz gero araua aldatu beharko litzatekeela, 45º malda %100eko malda baita. Horregatik, hasierako erabakiari eutsi dio, hau da, %50 baino gehiagoko maldak ez jartzeari.

Hiru kubok (9-18, 9-19 eta 9-20) horniketa hodi batean daukate eragina eta azkenak saneamendu hodi biltzaile batean (hodia sei metroko sakoneran dago). LABak esan du hodien ibilbidea aldatu behar dela edo, bestela, kuboak beste era batera lerrokatu behar direla lursailean, Iruñako Eskualdeko Mankomunitateak proposatu bezala.

LABak gaur aurkeztu duen txostenean honako hauek aurkeztutako alegazioen erantzuna ere jaso dute: Pedro Esparza Azanzak, Nafarroako Ezker Batuaren izenean; eta Zubillaga Auzak, Eguesibarreko URBI Auzo Elkarteko zuzendaritza batzordeko buruak. Alegazioak aurkeztu zituzten, hain zuzen, Nafarroako Gobernuak urtarrilaren 19an espedientea bideratzen hastea erabaki eta gero. 

Alegazioen parte bat onartu dute, espedientetik lurpeko aparkalekuak kendu baitituzte. Ekohiriko Auzo Elkarteak 1.239 sinadura aurkeztu zituen, baina epez kanpo. Alde horretatik, txostenak Zubillaga Auzari emandako erantzunetara jotzea proposatzen du.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa