Ikusi egun honetako albiste gehiago
García Malo kontseilariak Nafarroako Gizarte Zerbitzuen I. Kalitate Planaren oinarrizko dokumentua aurkeztu du
ostirala, 2009.eko maiatzak 29
2008an egindako diagnostikotik eta jardunetatik eratorri da, eta erabiltzaileen eta langileen gogobetetze-maila handia nabarmentzen du
García Malo kontseilariak Gizarte Zerbitzuen I. Kalitate Planaren oinarrizko dokumentua aurkeztu du.
(
irudia handitu
)
María Isabel García Malo Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariak Nafarroako Gizarte Zerbitzuen I. Kalitate Planaren oinarrizko dokumentua aurkeztu du gaur, Baluarten egindako ekitaldian.
Ekitaldian, erabilitako diagnostikoaren metodologiaren eta informazio-iturrien sarrera orokorra egin da, Pilar García García Departamentuko Kalitate eta Ikuskaritza Zerbitzuko zuzendariaren eskutik. Horrez gain, Avedis Donabedian-UAB Unibertsitate Institutuko (Menpekotasuna eta Gizarte Zerbitzuak Arloa) Pilar Hilarión Madariagak gizarte-zerbitzuetan egindako kalitate-mailen ebaluazioaren emaitzak aurkeztu ditu, eta Jesús Castiella Lafuente Departamentuko Kalitate Ataleko buruak erabiltzaileei, familiakoei eta langileei gogobetetzearen inguruan egindako inkesten emaitzak aztertu ditu. Jardunaldia amaitzeko, Marta Álvarez Alonso Gizarte Gaien eta Garapenerako Lankidetzaren zuzendari nagusiak oinarrizko dokumentua aurkeztu du.
Oinarrizko dokumentu hau gogobetetze maila ezagutzeko egindako diagnostikotik eta jardunetatik eratorri da, eta familiakoek, erabiltzaileek eta langileek parte hartu dute. Horiek guztiek emandako erantzunekin diagnostikoa egin da, Kalitate Planaren abiapuntua. Azpimarratu egin behar da emandako zerbitzuekiko eta gizarte-zerbitzuen zentroekiko gogobetetze maila handia dagoela, inkestetatik ondorioztatzen den moduan.
Gizarte Zerbitzuen I. Kalitate Planaren oinarrizko dokumentuaren aurkezpenera bertaratu direnak.
(
irudia handitu
)
Oinarrizko dokumentua 2008an Nafarroako gizarte-zerbitzuen kalitateari buruz egindako diagnostikoan oinarritzen da. Azterketa hori egiteko, jardun hauek egin ziren: elkarrizketak egin zitzaizkien Nafarroako gizarte-zerbitzuen sisteman garrantzia zuten pertsonei; kalitatezko oinarrizko tailer bat garatu zen sektoreko profesionalekin, elkarteekin eta departamentuko langile teknikoekin; gizarte-zerbitzuen kalitate-mailen ebaluazioa egin zen xede horretarako aurretik ezarritako irizpideak egiaztatuz; gizarte-zerbitzuen erabiltzaileei eta familiakoei jasotako zerbitzuen inguruan zuten gogobetetze-mailari buruzko inkestak egin zitzaizkien; eta gogobetetze-inkestak egin zitzaizkien gizarte-zerbitzuetako profesionalei lan-bizitzaren kalitateari buruz.
Lortutako emaitzari esker Nafarroako gizarte-zerbitzuen gaur egungo egoera ezagutu daiteke kalitateari dagokionez, eta modu horretan, Nafarroako Gizarte Zerbitzuen I. Kalitate Planaren eginkizuna, ikuspegia, printzipioak, helburu orokorrak, ildo estrategikoak eta neurriak definitu daitezke.
Jardun horiez gain, kalitatezko kudeaketa-ereduei buruzko ikastaroetan parte hartu duten pertsonek orain arte egindako ekarpenak ere gehitu dira, pertsona horiei I. Kalitate Planerako iradokizunak egitea eskatu diete eta.
Azpimarratzekoa da datorren astelehenean, ekainak 1, parte-hartze publikoaren aldia irekitzen dela, herritarrek, erakundeek, profesionalek, gizarte-eragileek eta elkarteek Kalitate Planera egokitzat ikusten dituzten ekarpen guztiak egin ditzaten. Ondoren, ekarpen horiek guztiak departamentuan aztertuko dira. Ekarpenak uztailaren 17ra arte egin daitezke posta elektronikoaren bidez, seccion.calidad@cfnavarra.es, edo 848 42 50 58 telefono-zenbakira deituta.
Gehiago irakurri:
Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.
- Dokumentazioa:
- Documento básico del I Plan de Calidad de los Servicios Sociales de Navarra