(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Maiatzean langabeziak behera egin du Nafarroan: apirilean baino 627 langabe gutxiago daude asteartea, 2009.eko ekainak 2

Balio erlatibotan, langabeziak %1,63 egin du behera Foru Erkidegoan: orain 37.832 langabe daude


Enplegua

Maiatzean langabeziak behera egin du; lehen aldia da aurten.

Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Agentzietan erregistratutako langabeen kopuruak behera egin du 2009ko apiriletik maiatzera: 37.832 langabe daude, apirilean baino 627 gutxiago. Balio erlatibotan, langabeziak %1,63 egin du behera, Espainian baino gehiago; estatuan, izan ere, langabezia tasa %0,68 jaitsi da.

Nafarroako Gobernuko Lan eta Arriskuen Prebentzioko zuzendari nagusiak, Imelda Loreak, balioespen ona egin du, Foru Erkidegoan aurten izan den lehen jaitsiera delako. Loreak nabarmendu du langabeziak adin multzo guztietan egin duela behera, batik bat gazteenean: 138 gazte langabe gutxiago daude; beraz, jaitsiera %2,73koa izan da. Etorkin langabeen kopuruak ere behera egin du.


Alde horretatik, Imelda Loreak azpimarratu du, baita ere, azken hilabeteetan krisiak gehien eragindako sektoreetan behera egin duela langabezia tasak. Industrian 318 langabe gutxiago daude (%3,65), eraikuntzan 177 (%3) eta zerbitzuetan 251 (%1,16). Zer esanik ez, eraikuntza sektoreko beherakada da garrantzitsuena. Edozein modutan, zuzendari nagusiak esan du maiatzekoak datu bakanak baino ez direla eta datozen hilabeteetan enplegua nola bilakatzen den ikusi beharko dela, krisi ekonomiko bete-betean gauden honetan lan merkatuaren joera zein den jakin aurretik.

Imelda Loreak azaldu du maiatzean langabeziak behera egin duela Nafarroako Gobernuak krisiari aurre egiteko azken hilabeteetan hartutako neurriei esker. Neurri horiek dira, adibidez, Nafarroa 2012 Plana, Renove Hogar eta Renove Auto Planak eta enplegua sustatzeko neurriak. Alde horretatik, esan du Nafarroako Gobernuak krisia gainditzeko lan egiten jarraituko duela eta, horretarako, biztanle guztien ahalegina ezinbestekoa dela.

Kontratuei dagokienez, maiatzean apirilean baino 950 kontratu gehiago sinatu dira, %6,40 gehiago, beraz. Nafarroako Gizarte Segurantzan izena emanda 269.356 pertsona zeuden maiatzean, aurreko hilean baino 1.004 gehiago.

Nafarroa da, oraindik, langabeek enplegua aurkitzeko aukera gehiago daukaten erkidegoa. Langabeen %43k dauzka enplegua aurkitzeko aukera handiak; portzentaje hori %23,5ekoa da estatuan. 

Enplegu Agentzien arabera, langabeziak behera egin du Donezteben (%4,63), Agoitzen (%3,74), Tafallan (%2,69), Lodosan (%2,65), Lizarran (%1,74), Iruñan (%1,57) eta Tuteran (%0,96). Altsasun, berriz, gora egin du (%1,66).

Jarduera ekonomikoetako azpisektoreei dagokienez, honakoetan egin du behera: eraikuntza espezializatuko jarduerak; enpleguarekin zerikusia duten jarduerak; motordun ibilgailu, atoi eta erdiatoien fabrikazioa; txikizkako merkatua, salbu motordun ibilgailuak eta motorrak; elikagai eta edari zerbitzuak; makinen eta tresnerien fabrikazioa; herri administrazioa eta defentsa; eta kautxuzko produktuen eta plastikoen fabrikazioa. Honako hauetan, berriz, gora egin du: nekazaritza, abeltzaintza, ehiza eta horiekin zerikusia duten jarduerak; beste jarduera profesional, zientifiko eta tekniko batzuk; eta segurtasun eta ikerketa jarduerak.

Sexuari dagokionez, 18.755 langabe emakumezkoak dira (aurreko hilean baino %1,55 gutxiago daude) eta 19.077 gizonezkoak (aurreko hilean baino %1,71 gutxiago daude).

Adin multzoka, 4.916 langabe 25 urtetik beherako gazteak dira (aurreko hilean baino %2,73 gutxiago daude) eta 32.916, berriz, 25 urtetik gorakoak (aurreko hilean baino %1,46 gutxiago daude). 

2008ko maiatzeko datuen aldean, 15.545 langabe absolutu gehiago daude (balio erlatibotan %69,75).


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa