(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

García Malo kontseilariak Consumópolis lehiaketako Nafarroako irabazleei sariak eman dizkie asteartea, 2009.eko ekainak 2

Lehenengo fasean 21 talde gainditu dituzte eta 100etik 99,26ko puntuazioa lortu dute fase nazionalean lehiatzeko


Consumópolis sarien banaketa

Ikasleak eta irakasleak, talde irabazlea aurrean dutela. ( irudia handitu )

María Isabel García Malo Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilaria Consumópolis laugarren lehiaketa nazionaleko sariak emateko ekitaldiaren buru izan da. Nafarroan “Los Cerebritos” taldeak irabazi du, Corellako José Luis Arrese ikastetxe publikokoak. 
 
Saria ordenagailu eramangarria eta diploma da, eta talde irabazleko bost kideek jaso dute: Fátima Sanz Azcona, Lucía Arnedo Guallar, Eric Vallejo Sesma, Ana Chivite Monleón eta Cecilia Mateo Simón, Ana Laura Palacios koordinatzailea eta zentroko irakaslea buru zela.

Ekitaldian Loren Albéniz Ascorbe Familia, Haurtzaro eta Kontsumo zuzendari nagusiak eta Jesús Gómez Corellako José Luis Arrese ikastetxe publikoko zuzendariak ere parte hartu dute. 

“Los Cerebritos” taldea Foru Komunitatean fase autonomikoaren irabazlea izan da, eta orain azken fasean lehiatuko dira, beste autonomia-erkidego batzuetako taldeen aurrez aurre.


Consumópolis sarien banaketa

Consumópolis lehiaketaren laugarren edizioko sarien banaketa. ( irudia handitu )

García Malo kontseilariak, batetik, irabazleen ahalegina azpimarratu du “onenak izateko eta esperientzia handia lortzeko, zuok parte-hartzaile moduan eta zuon irakasleek koordinatzaile moduan”, eta bestetik, ekimen honen aurrean pozik agertu da, “kontsumitzaileak eta erabiltzaileak defendatzeko foru-legearen helburu giltzarriak erdietsi direlako, informazioa, trebakuntza, hezkuntza eta sentsibilizazioa kontsumo arduratsua egiteko, ez ikuspuntu teoriko hutsetik”, esan du kontseilariak, “ezpada jarduera ludiko-hezkuntzakoak sustatuz, horrela ikasten baita hoberen, batez ere gaztaroan”. 

Autonomia-erkidegoen arteko lehiaketa

Consumópolis lehiaketa Kontsumo Institutu Nazionalak antolatzen du autonomia-erkidegoekin lankidetzan, ikasleek kontsumo-ohitura arduratsuak hartu eta sendotzera bideratutako hezkuntza-proiektu batean parte hartu dezaten. Lehiaketa Internet bidez egiten da eta ahalegintzea, taldean lan egitea eta belaunaldien arteko alderdi ugari aztertu eta ezagutzea eskatzen du, baita komunikazioaren eta informazioaren teknologia berriak erabili eta menperatzea ere.

Berrikuntza moduan, aurten Nafarroako hezkuntza-zentroetako ikasleek lehenengoz parte hartu dute. Zehatz esanda 22 talde izan dira, lau ikastetxetako 110 ikasle guztira. Horiek guztiak koordinatzen hogei bat irakasle aritu dira.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa