(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 1,6 milioi euro bideratu ditu lau urtean IKTak adinekoei hurbiltzeko asteartea, 2009.eko ekainak 2

Hala adierazi du Catalán kontseilariak "Mayores cON Iniciativa" saria emateko ekitaldian


Catalán kontseilaria irabazleen ondoan

Gobernuak 1,6 milioi euro bideratu ditu IKTak adinekoei hurbiltzeko. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak azken lau urteetan 1.653.000 euro bideratu ditu guztira “Gerturatu zaitez IKT-ra” trebakuntza-programara. Ekimen horren xedea informazioaren eta komunikazioaren teknologiak adinekoei eta bazterketa digitalaren arriskua duten beste kolektibo batzuei hurbiltzea da.

Programa 2006an jarri zen abian Espainiako Gobernuarekin lankidetzan, eta ordutik ia 8.000 pertsonak parte hartu dute Foru Komunitateko udalerrietan egin diren 1.000 ikastaro eta tailer ingurutan. Horrez gain, 2009an beste 387 gehiago egingo dira. 

Datu horiek gaur eman ditu Alberto Catalán Higueras Erakundeekiko harremanetarako kontseilariak eta Gobernuaren eledunak “Mayores con Iniciativa” saria emateko ekitaldian. Proiektua Fundetec-ek jarri du abian, Dédalo Fundazioaren lankidetzarekin (Nafarroan), Avanza Planeko “Herritar digitalak” programaren barruan. Helburua informazioaren eta komunikazioaren teknologiak adinekoei hurbiltzea eta modu horretan adinekoek Informazioaren Gizartean eginkizun aktiboa izatea da. 

Ekitaldi horretan, Catalán kontseilariak saria Dédalo Fundazioari eman dio, Nafarroan lehiaketaren irabazlea izan baita, “Tudela desde la memoria” proiektuarekin. Ekimen horretan, aitona-amonak eta ilobak IKTen inguruan elkartu dira 40ko eta 50eko Tutera eta gaur egungoa konparatzeko. Lana www.desdelamemoria.com web orrialdean ikus daiteke. Orrialde horretan, gazteen eta adinekoen eskura informazioa trukatzeko tresnak jarri dira, hala nola chat-a, blog bat, argazki-albuma eta irudien galeria. 

Lehiaketaren bigarren fasean, proiektu hau gainerako autonomia-erkidegoetan irabazi duten lanekin lehiatuko da, eta “Mayores cON Iniciativa” 2009 lehiaketa nazionaleko lehen saria eskuratu ahal izango du. Saria ekainaren 18an ebatziko da Madrilen.
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa