(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Alba kontseilariak Nafarroako garapen logistikoaren planak Bartzelonara eraman ditu asteazkena, 2009.eko ekainak 3

Ekitaldia Logistikaren eta Mantenuaren Nazioarteko Erakusketaren (SIL) barruan antolatutako sustapen- eta zabalkuntza-jardueretan sartzen da


Laura Alba Cuadrado Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak Logistikaren eta Mantenuaren Nazioarteko Erakusketaren (SIL) barruan Foru Komunitateak azpiegituren eta logistikaren arloan dituen garapen-planak aurkeztu ditu gaur goizean.

Ekitaldia Cercle de Infraestructuras izenekoak (azpiegiturei buruzko eztabaida- eta gogoeta-foro nagusia Espainian) eta sektoreko erakunde batek antolatu dute. Xedea gizartea azpiegituren garrantziaren inguruan sentsibilizatzea da, ikuspuntu ekonomikotik baina baita aurrerapen, egituratze eta iraunkortasun osagai moduan ere.

Kontseilariak, hasteko, Nafarroa 2012 Plana aipatu du. Kontseilariaren esanetan, “gure Foru Komunitatearen historian ahalegin inbertsiogile handiena egin da, eta 25.000 lanpostu zuzen eta 40.000 zeharkako enplegu baino gehiago sortuko dira, 4.508 milioi euroko inbertsioa baino handiagoa eginda”. Era berean, Foru Komunitateak erakunde batzuen aurrean duen sinesgarritasuna azpimarratu du, hala nola Standar and Poor, munduko Finantza Balorazio Agentzia garrantzitsuena (Nafarroako ekonomiari buruz duen kalifikazioa AAA da, krisia gorabehera), eta Europako Inbertsio Bankua, plan honetara bildutako 40 jardun baino gehiago 300 milioirekin finantzatzen ditu eta. 

Albak bere departamentuak garatutako jarduera azpimarratu du: “Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak Nafarroa 2012 Planeko inbertsioaren %38 hartzen du”. Departamentuaren jardun nagusiak aipatu ditu, besteak beste: Nafarroako Ubidea, Errepide Sareko Esku-Hartzeak Azkartzeko Plana, Erroko eta Mezkiritzeko tunelen eraikuntza, A-21 Pirinioetako Autobia, A-12 Bidearen autobiaren eta Logroñoren arteko lotura, eta A-15 Autobia Medinaceli-Soria-Tutera. Albak abiadura handiko trenaren eraikuntzari aipamen berezia egin dio, horri esker “etorkizunean Europako zabaleran sartuko baikara bidaiarien eta salgaien garraio mistorako; hori giltzarria izango da bidaiarien eta salgaien garraioaren sektorea garatzeko, eta Iruñara iristean, Nafarroako hiriburuaren gaur egungo eraketa aldatuko da”.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa