(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Asturiasko eta Vianako printze-printzesak Artaxoako Zerkora joan dira asteartea, 2009.eko ekainak 9

San Saturnino elizaren barruan bisita oroitzeko plaka erakutsi dute


Printze-printzesak bisitan Arkaxoan

Printze-printzesak eta agintariak Arkaxoako San Saturnino elizaren aurrean ( irudia handitu )

Asturiasko eta Vianako printze-printzesak Kulturaren “Vianako Printzea” Saria Agustín González Acilu konpositoreari emateko eta Nafarroako errege-erreginei omenaldia egiteko Foru Komunitatera egin duten bisitaren barruan, arratsaldean Artaxoako Zerkora eta herri horretako San Saturnino elizara joan dira.

Artaxoako Zerkora 17:30 aldera iritsi dira, eta bertan Miguel Sanz Sesma Nafarroako Gobernuko presidenteak agurtu ditu eta Elena Torres Ochoa Nafarroako Parlamentuko presidentea, Elma Sáiz Delgado Gobernuaren ordezkaria Nafarroan eta Pedro María Egea Ortiz Artaxoako alkatea aurkeztu dizkie. Alkateak, era berean, udal korporazioko bederatzi kideak aurkeztu ditu.

Printze-printzesak eta agintariek zerkoaren mendebaldeko kaleetatik ibilbide laburra egin dute, donjon izenekoaren aurrietara iritsi arte, eta bertan azalpen bat entzun dute. Ondoren San Saturnino elizara jo dute, eta bertan Iruñako artzapezpikua eta herriko parrokoa agurtu dituzte. Jarraian, elizari eta mendebaldeko portaleari buruzko azalpen laburra entzun dute.

Elizaren barruan bisita oroitzeko plaka erakutsi dute hegoaldeko horman, testu honekin: “Asturiasko eta Vianako printze-printzesak Artaxoako Zerkoko San Saturnino elizan egon ziren Nafarroako Gobernuak Nafarroako Ondare Historikoa Kontserbatzeko Fundazioaren bidez egindako zaharberritze-lanen ostean, 2009ko ekainaren 9an”.

Ondoren, printzeak eta printzesak nabearen erdialdetik joanda lehen ilararen erdialdean erreserbatutako lekuak okupatu dituzte, aldarearen aurrean. Artzapezpikuak hitz batzuk esan ditu, ondoren otoitz laburra egin da eta Artaxoako parrokiako abesbatzak abesti bat abestu du.

Ekitaldia amaitu ondoren, printzea eta printzesa hegoaldeko atetik atera dira eta zabalgunetik Artaxoako hiri-nukleoa eta Erdialdeko zelaien eta muinoen paisaia miretsi dituzte. Jarraian, eliza kanpotik inguratu eta bisitarien harreragunean sartu dira, eta bertan zaharberritzearen arduradunekin minutu batzuetan hitz egin dute. Amaitzeko, interpretazio-zentrotik atera dira hasierako lekura itzultzeko.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa