(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 2 milioi euro baino gehiago bideratu ditu krisiaren aurreko gizarte-neurri berrietara asteazkena, 2009.eko ekainak 10

Lau programa dira, zaurgarritasun bereziko taldeei bideratuta, gizarte-bazterketa egoeran dauden edo egoteko arriskua duten pertsonentzat eta buru-gaixotasuna duten pertsonentzat


Nafarroako Gobernuak, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuaren bidez, krisi ekonomikoaren aurrean gizarte-neurri batzuk abian jarriko ditu, Foru Gobernuak abian jarrita dituenak osatzeko.

María Isabel García Malo kontseilariak gaur goizean eman du programa horien edukiaren berri. Programak joan den otsailean krisiaren aurrean sortutako Lantaldean jaso diren ekarpenak eta arlo horretan udalekin lortutako adostasuna oinarri hartuta egin dira.

Prentsaurrekoan hurrengo hauek ere egon dira: José Carlos Esparza Sáez Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, Javier Monzón Nafarroako Alderdi Sozialistako ordezkaria, Jose María Irisarri Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioko presidenteordea eta Juan José San Martín Gurutze Gorrikoa, taldea osatzen duten gainerako erakundeen ordezkari moduan: Cáritas, Red de Lucha contra la Exclusión, Banco de Alimentos, Gaztelan Fundazioa, UGTko Migrazioen Departamentua eta ANAFE. 

García Maloren arabera, neurri berriak abian dauden beste programa batzuen osagarriak dira, eta horien bidez, beharrizanik handiena duten eta gizarte-prestazioen hartzaileak diren pertsonei enplegua lortzen lagundu nahi zaie. Horrez gain, gaur aurkeztutako programak gaur egungo krisi-egoeran zaurgarritasun berezia duten taldeei bideratuta daude. Hau da, egoera egonkorrean egon eta enplegurik gabe gelditu ondoren, gizarte-bazterketa egoeran dauden edo egoteko arriskua duten pertsonei eta familiei. “Batez ere talde horrentzat, egoera horretan inguruabarren eraginez murgildu delako eta gure ustez egoera puntuala delako, oro har, enplegurik gabe gelditzeak eragindakoa, eta egoera hori kroniko bihurtu ez dadin, neurriotako batzuk diseinatu dira”, adierazi du kontseilariak.

Neurri berriak, osagarriak izateaz gain, gaur egungo krisi-egoeraren aurrean zaurgarritasun berezia duten taldeei bideratuta daude, eta enpleguari eta etxebizitzari lotuta daude, gizarte-integrazioko bi faktore garrantzitsu. 

Ildo horretatik, lau programa berri bereizten dira: Gizarte Enpleguko Programa Berezi berria, krisi ekonomikoaren eta tradizioz langabezian ez zeuden pertsonengan krisiak dituen ondorioen eraginez sortua, buru-gaixotasuna duten pertsonentzako arreta integralarekin lotutako proiektua, gizarte-integrazioko etxebizitzen alokairu-programa, eta azken neurria oinarrizko errentaren prozedura-sinplifikazioari eta izapidetza-epeei lotuta.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nuevas medidas sociales ante la crisis

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa