(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako 26 eta 30 urte arteko gazteek gazte txartelaren abantailez gozatu ahal izango dute osteguna, 2009.eko ekainak 11

Foru Erkidegoak +26 Gazte Txartela atera du; txartel hori 50.000 gazte inguruk eduki dezakete


Nafarroako Gazteria Institutuko zuzendari gerenteak aurkeztu du txartel berria.

Nafarroako 26 eta 30 urte arteko gazteek gazte txartelaren abantailez gozatu ahal izango dute ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Gazteria Institutuaren bitartez, +26 Gazte Txartela atera du. Txartel hori 26 eta 30 urte arteko gazteentzako da eta Eyca sare europarrean egongo da. Txartelarekin gazteek 50.000 establezimendu baino gehiagotan beherapenak izango dituzte, estatuan eta Europar Batasuneko beste herrialde batzuetan. Era horretan, gazte gehiagok izango dute txartela, orain arte 14 eta 26 urte bitartekoek bakarrik eduki baitzezaketen.

Nafarroako Gazteria Institutuko zuzendari gerenteak azaldu du programa berria zertan den, gaur goizeko prentsaurrekoan. Alde horretatik, jakinarazi du establezimendu berriak erakartzeko kanpaina egingo dutela laster, gazteek eskatzen dituzten alorretakoak: osasuna, kirola, prestakuntza, kultura eta teknologia berriak, besteak beste. Kanpainaren helburua izango da “programaren berria ematea eta bezeroak lortzea”.

Gaur egun, Nafarroan 14 eta 30 urte arteko 110.601 gazte daude (biztanleriaren %26,88) eta horietatik 50.000 26 eta 30 urte artekoak dira.

Friasen arabera, NGIren asmoa da ekimen honen bitartez gazte nafarrei aukera berriak ematen jarraitzea, pertsona gisa garatu daitezen eta gizartean errazago parte har dezaten. Orobat, xedea da merkataritza dinamizatzea, gazteek ondasunak eta zerbitzuak eskura ditzaten sustatuz.


+26 Gazte Txartel berriaren abantailak

Nafarroan, +26 Gazte Txartelaren abantailak 26 urtetik beherako gazteentzako txartelaren berberak dira, bai eremu publikoan, bai pribatuan. Programa berrian, atxikitako establezimenduak eguneratu dira eta 30 urte arterainoko gazteei beherapenak edukitzeko aukera eman zaie. Gauzak horrela, <26 Gazte Txartelari atxikitako establezimendu ia guztiek adostu dute dauzkaten abantailak +26 Gazte Txartelaren titularrei ere ematea. 

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa