(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Lurralde hauetako hondakinak Pirinioetako transferentzia instalaziora eramango dituzte: Zangozako eskualdea, Ezka-Zaraitzu, Bidausi eta Agoitzeko eremua asteartea, 2009.eko ekainak 16

Instalazioa Zangozan dago eta aurrekontua 2.250.000 eurokoa da


Zangozako guneko planoak.

Zangozako guneko planoak ( irudia handitu )

Hiri hondakinak transferitzeko Pirinioetako instalazioa honako hauen eskura egongo da 2010ean: Zangozako eskualdea, Ezka-Zaraitzuko mankomunitatea, Bidausiko mankomunitatea eta 10 eremua (Agoitz-Urrotz eremua). Instalazioa Zangozan jarriko dute, 2.250.000 euroko aurrekontuarekin. Obrak udaran hasi eta hamar hilabetean bukatuko dituzte. Proiektu hori gauzatze aldera, Nafarroako Gobernuak, gaurko bileran, presakotzat jo du obrek eragina duten ondasunak eta eskubideak hartzea (nahitaezko desjabetzea)..

Instalazioak, ondo funtzionatzeko, eduki beharko ditu langile finko bat, bertan, eta garraiolari bat, trailerrarekin hondakinak Tuterako El Culebrete biometanizazio gunera eramateko. Instalazioan toberak biltzeko eraikin bat egongo da; toberak hondakinak trinkotzeko dira. Hondakinak hainbat herritatik eramango dituzte hara, sei tonako ahalmena duten kamioekin. Hondakinak, behin trinkotuta, hogei tonako trailerrean jarriko dituzte. Trailerrak ahalmen gehiago daukanez, garraio gastuak eta dioxido isuriak txikiagoak izango dira. Toberak eraikinak tapatuko ditu eta, horrela, usain eta zarata gutxi egongo da eta begi-inpaktua txikiagoa izango da; gainera, kamioien joan-etorriek eragozpen gutxiago sortuko dituzte.

Nafarroako Hondakinen Partzuergoak 2009an egingo duen lan handiena da hori, Tafallako transferentzia gunea eraikitzearekin batera; Tafallara Mairaga eta Izarbeibarko hondakinak eramango dituzte. Horiez gain, deskargarako bi gune eraikitzen ari dira Sakanako eta Erriberagoitiako mankomunitateetan. Partzuergoak 756.047 eta 892.687 euro inbertitu ditu, hurrenez hurren, lan horiek finantzatzeko. Tafallako transferentzia gunean 2,05 milioi euro inbertitu beharko dituzte. Zangotzako eta Tafallako obrek egikaritze epe berberak dituzte. Bi obra horietako gastua Hondakinen Partzuergoaren aurtengo aurrekontuan dago sartua.

Iaz, Hondakinen Partzuergoak ez zuen gastatu aurrekontuaren %90 ere; aurrekontua 9.730.150 eurokoa zen. Diru gehiena erabili zuten hondakinak tratatzeko (3 milioi euro) eta garraiatzeko (2,03 milioi euro). Aurreikusitako gastua ez zutenez gainditu eta, gainera, aurreikusitako diru-sarreren (5,4 milioi euro) %99,45 lortu zutenez, erakundeak 422.152 euroko superabitarekin bukatu zuen ekitaldia. 

Diru-sarrerei dagokienez, mankomunitateetako bizilagun guztiek ordaintzen duten tasarekin 1.672.241 euro eskuratu zituzten, hau da, aurreikusitakoaren (1,7 milioiren) %98,37. Diru-sarreren gainerakoa Nafarroako Gobernuaren Toki Administrazio departamentutik jaso zuten. Departamentuko kontseilaria, Amelia Salanueva Murguialday, Partzuergoko burua da. Partzuergoan Foru Erkidegoko mankomunitate guztiak daude sartuta, salbu Iruñako eskualdekoa; harekin batzorde bateratu bat daukate osatua, aldian-aldian lan bilerak egiteko. 

Zaborra nola mugituko den

Bilketa kamioiak (herrietako edukinontziak husten dituzten sei tonako kamioiak) dagokien transferentzia gunera joango dira. Han zaborra toberatan hustuko dute (zaborra ez da hautatuko, sisteman sartzen ez diren objektu handienak bakarrik bereiziko dira). Prentsa bat medio, zabor hori trinkotu egingo da eta, era horretan, metro kubiko bakoitzeko 0,5 tona zabor besterik ez da egongo. Gero, zaborra El Culebrete biometanizazio gunera eramango da, 20 tonako kamioi batean.

Orain, bilketa kamioiek zaborra hondakinen kudeaketa gune batera eramaten dute eta gune hartan zaborra hamar tonako kamioietara pasatzen dute, El Culebretera eramateko. Transferentzia guneei esker, bidaien erdia baino ez da egingo: trailer berriak 20 tonakoak dira, oraingoen bi halakoak. Gauzak horrela, karbono dioxido isuria eta ustiapen gastua oraingoen erdiak izango dira.

Trailerrak (gabarradun trakzio buru bat da), transferentzia gune bakoitzeko, egunean bi joan-etorri egingo ditu, batez beste.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa