(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanz presidenteak Oibar bisitatu du, Salanueva, Sanzberro eta García Malo kontseilarien laguntzaz asteartea, 2009.eko ekainak 16

Inguruko udal ordezkariek haien kezkak eta proiektuak jakinarazi dizkiete


Sanz presidentea, kontseilariak eta udal ordezkariak Kasedan. ( irudia handitu )

Miguel Sanz Sesma Nafarroako Gobernuko presidenteak Oibarren ekoizpen-zentroak eta interesguneak bisitatu ditu eta inguruko alkateekin bilera egin du, haien kezkak eta abian dauden proiektuak ezagutzeko.

Bisita horretan, Sanz presidentearekin batera, Toki Administrazioko kontseilaria; Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilaria; eta Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilaria egon dira, Amelia Salanueva, Begoña Sanzberro eta María Isabel García Malo, hurrenez hurren.

Bestalde, topaketa honetara alkate hauek deituta egon dira: Jesús Esparza Iriarte Kasedakoa; José Manuel Martínez Aldunate Oibarrekoa; Félix Bariáin Zaratiegui Eslabakoa; Miguel Ángel Basterra Del Castillo Ezporogikoa (Ageza); María Carmen Iriguibel Sola Galipentzukoa; Jesús María Ayesa Aristu Leatxekoa; Ignacio Iriarte Marco Lergakoa; eta Jesús María Lecunberri Guembe Zarekoa.


Sanz presidentea Oibarreko energia berriztagarrien gelan. ( irudia handitu )

Egitaraua Oibarren hasi da. Nafarroako Gobernuko ordezkariek Energia Berriztagarrien Gela eta eliza erromanikoa bisitatu dituzte. Sanzen esanetan, eliza “oso ederra” da.

Hirigunetik ibilbidea egin ondoren, Kasedako udal-barrutian kokatutako Viscofan enpresara joan dira. Enpresa horretan zelulosazko tripa artifizialak, kolagenoa (jatekoa eta jatekoa ez dena) eta haragizko produktuetarako plastikoak egiten dituzte. José Antonio Canales konpainiako zuzendari nagusia instalazioetatik egindako ibilbidearen gidaria izan da. 

Presidentearen hitzetan, gaur egungo krisi ekonomikoan “poztekoa da” multinazionalaren egoera eta etorkizuneko planak ezagutzea. Presidentearen arabera, enpresak Kasedako instalazioetan I+G+B zentroa du eta energiaren kogeneraziorako sistemekin negozioa errentagarri bihurtzen du eta menpekotasuna murrizten du. Planta honetan 500 pertsona ari dira lanean. 

Gero, presidentea eta kontseilariak Kasedako Udalean inguruko udal ordezkariekin eta udalerri horretako udal korporazioko zinegotziekin bildu dira. Topaketan, presidenteak azpimarratu du Nafarroako Gobernua “ahalegin garrantzitsuak” egiten ari dela inguru horietako herriei eta herritarrei zuzenean edo zeharka mesede egiten dieten azpiegituretan eta programetan. Iruña-Jaca autobiaren eraikuntza aipatu du. Horren bidez, Oibar edukiera handiko bide batetik kilometro gutxira egongo da, “Europako sarearekin lotuta, eta, beraz, leku horietarako sarbidea erraztuko da eta, horren ondorioz, garapen ekonomikoa eta mota guztietako garapenak”. Era berean, presidenteak inguru horretako errepideen hobekuntza aipatu du, batez ere Zangoza-Tafalla ardatza. .

Presidenteak zazpi udalerrien artean “arazoak elkarrekin ebazteko” dagoen “elkarlotura interesgarria” azpimarratu du. Sanzen esanetan, “udal kudeaketaren adibidea dira gaur egun eta etorkizunean”. Sanzek adierazi du Nafarroako Gobernuak, programak garatzean, herri eta leku txikiak ere kontuan hartzen dituela, hala nola inguru honetakoak. 

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.


Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa