(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Unibertsitateen 2009ko Udako Ikastaroen programa aurkeztu dute asteazkena, 2009.eko ekainak 17

Guztira 36 jarduera daude; horietatik 29 ikastaro monografikoak dira eta 5 hitzaldiak


Gaur aurkeztu dute, Nafarroako Gobernuaren prentsa aretoan, Nafarroako Unibertsitateen Udako Ikastaroen 9. edizioa. Aurtengo edizioko inaugurazio hitzaldia Leopoldo Abadiak emango du, ekainaren 23an, arratsaldeko 19.30ean; hitzaldiaren izenburua hau izango da: "Argi hitz egiteak daukan garrantzia, krisiaz eta beti”. Udako ikastaroak irailaren 30ean bukatuko dira; amaiera ekitaldian unibertsitateetako musika talde batzuk kontzertua emango dute. Edizio honetan 36 jarduera daude (2008an 30 izan ziren); horietatik 29 ikastaro monografikoak dira eta 5 hitzaldiak.


Aurkezpen ekitaldira ikastaroetan parte hartzen duten erakundeetako ordezkariak bertaratu dira, besteak beste: Lanbide Heziketa eta Unibertsitate arloko zuzendari nagusia, Pedro González Felipe; Iruñako Udaleko lehen alkateordea, José Iribas Sánchez de Boado; Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Hedakuntzako eta Kulturako errektoreordea, Camino Oslé; Nafarroako Unibertsitateko Ikasle eta Unibertsitate Hedakuntzako errektoreordea, María Iraburu; Iruñan UNEDek daukan zentro elkartuko idazkaria, Carmen Jusué Simonena; eta Tuteran UNEDek daukan zentro elkartuko zuzendaria, Luis J. Fernández Rodríguez.

Udako ikastaroen Iruñako egoitza Kondestablearen Jauregia izango da. Gainera, Tuteran, Lizarran, Tafallan eta Milagron ere ikastaroak emango dituzte.


Ikastaroak Nafarroako Gobernuak sustatzen eta koordinatzen ditu. Horretarako, hitzarmenak sinatzen ditu Nafarroako Unibertsitate Publikoarekin, Nafarroako Unibertsitatearekin eta UNEDek Iruñan eta Tuteran dauzkan zentroekin. Aurten hainbat erakundek hartu du parte. Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuak (INAPek) hitzaldi ziklo bat antolatu du Nafarroako Unibertsitate Publikoarekin batera, ESIC Business & Marketing School erakundeak zenbait jardunaldi eta ikastaroetan parte hartuko du Tuterako UNEDekin, eta Ondare Katedra Nafarroako Unibertsitatearekin aritu da elkarlanean.

Nafarroako Unibertsitate Publikoak antolatu du jarduera gehien (7), gero Nafarroako Unibertsitateak (6), ondoren Tuterako UNEDek (5) eta azkenik Iruñako UNEDek (4). Erakunde kolaboratzaileek beste 11 ikastaro gehitu dizkiete programari.


Ekitaldi honetan aurrekontua txikiagoa denez, Udako Ikastaroetarako hornidura ekonomikoa %25 jaitsi da. Nafarroako Gobernuak 150.000 euro jarri ditu aurten eta iaz, berriz, 200.000 euro.


Hala ere, aurrekontuaren murrizketak ez du eragin zuzena izan unibertsitateetan: aurten Nafarroako Gobernuaren ekarpena %6,3 jaitsi da. Izan ere, Hezkuntza departamentua saiatu da murrizketa beste antolaketa atal batzuetara bideratzen. Gainera, Iruñako Udalak 60.000 euro jarri ditu Nafarroako Unibertsitate Publikoaren jarduerak finantzatzeko.

Hona hemen Nafarroako Gobernuak aurten egindako gastuaren banaketa: Nafarroako Unibertsitatea, 56.249 euro; Nafarroako Unibertsitate Publikoa, 23.438 euro; antolaketa gastuak, 30.000 euro; Tuterako UNED, 23.438 euro; eta Iruñako UNED, 16.875.

Informazioa, izen-ematea, matrikulak eta bekak

 
Informazio gehiago nahi izanez gero, hona hemen zenbait helbide elektroniko eta telefono zenbaki: Nafarroako Unibertsitate Publikoa: www.unavarra.es eta fundacion.formación@unavarra.es, 948 169770. Nafarroako Unibertsitatea: www.unav.es/cursosdeverano eta cursosdeverano@unav.es, 948 425610. Iruñako UNED: www.unedpamplona.es eta actividades@pamplona.uned.es, 948 243250. Tuterako UNED: www.unedtudela.es eta actividades@tudela.uned.es, 948 821535. Nafarroako Gobernua: www.navarra.es eta cursosdeverano@navarra.es, 848 426553. Gainera, prentsa ohar honi ikastaroen programa gehitu diogu.

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
ProgramaCursodeVerano2009.txt

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa