(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanz presidenteak Artxibo Nagusiaren inguruaren urbanizazioa inauguratu du asteazkena, 2009.eko ekainak 24

Lanen bidez harresiaren zati bat berreraiki eta lorategia berreskuratu da


Errege Artxiboaren ingurua irekitzeko ekitaldia

Agintariek zaharberritutako ingurutik egindako ibilbidea. ( irudia handitu )

Miguel Sanz Sesma Nafarroako Gobernuko presidenteak, Juan Ramón Corpas Mauleón Kultura eta Turismoko kontseilariak eta Yolanda Barcina Angulo Iruñako alkateak lagunduta, gaur goizean Nafarroako Errege Artxibo Nagusiaren inguruaren urbanizazioa inauguratu du. Orain urbanizatutako ingurua Sanferminetan itxita egongo da, segurtasun-arrazoiengatik.


Bisita horretan, Sanz presidenteak nabarmendu duenez, antzinako Errege Jauregiaren inguruko espazio hauek irekita “Nafarroako historiako monumentu-multzo baliozko eta sinbolikoenetako bat berreraiki, berreskuratu eta baliozkotzeko prozesua burutu da”, eta teknikariak zoriondu ditu “lan honek Artxiboaren eraikina osatzen duelako eta eraikinaren errealitatea eta esanahi historikoa goratzen dituelako”.

Egindako lanen bidez Iruñako Errege Jauregiaren ingurua zaharberritzen amaitu da. Eraikina XII. mendearen amaierakoa da eta Nafarroako Errege Artxibo Nagusiaren egoitza izateko zaharberritu zen. Orain jauregiko lorategia mugatzen zuen harresia berreraiki da eta lorategia berreskuratu da, ingurua urbanizatu, zoladura jarri eta hiriko altzariak gehitu dira.

Proiektuaren esparrua jauregiaren eta harresien arteko erronda da, Askako bastioitik jauregiaren ipar-mendebaldeko bazterreraino doana, eta mendebaldetik, ipar-mendebaldeko bazterretik Aldapako San Fermin plazan eta Dos de Mayo kalean oraintsu egindako urbanizazioarekin lotu arte. Lur horietan elurzuloa eta jauregiko plataformara jaisten den eskailera daude.


Errege Artxiboaren ingurua irekitzeko ekitaldia

Sanz presidentea eta gainerako agintariak Artxiboaren ondoan. ( irudia handitu )

Ingurua jendearentzat itxita egon da Nafarroako Errege Artxibo Nagusiaren egoitza zaharberritzeko lanak egin zirenetik. Errondaren eta alboko kale estuaren urbanizazioa egin da, Erdi Aroko harresia zaharberritu da eta jauregiko lorategia berreskuratu da. Lorategia berreskuratzeko mendebaldeko harresia osatzea proposatu da.


Elurzuloan forjazko egitura jarri da barrualdera sartu ahal izateko, eta langileentzako eskailera gehitu da elurzuloaren hondora jaitsi eta garbiketa-lanak egiteko. Eskailerari dagokionez, argiak eta eskubanda jartzea aurreikusi da.

Errege Jauregiaren ingurua zaharberritzeko urte arteko gastua 2008ko apirilaren 28ko gobernu-akordio bidez baimendu zen. Hasierako aurrekontua 1.477.032,84 euro zen, honela banatuta: 1.318.108,86 euro 2008an eta 158.923,98 euro 2009an. Lanak 1.444.538,12 euroren truke esleitu ziren, 1.318.108,86 euro 2008an eta 126.429,26 euro 2009an.

Errege Jauregia Kultura Intereseko Ondasuna zela adierazi zen ekainaren 12ko 134/1995 Foru Dekretua dela bide. Nafarroako Gobernuaren jabetza da, eta horren inguruko bide publikoak Iruñako Udalaren titulartasunekoak dira. Bestalde, Iruñako harresiak monumentu historiko-artistikoa zirela adierazi zen 1939ko irailaren 25eko Ministroen Agindua dela bide, eta apirilaren 6ko 883/1968 Dekretua dela bide esparru harresituak mugatutako Iruñako hirigune zaharra multzo historiko-artistikoa zela adierazi zen.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa