(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

1.500 haur inguru igaroko dira gaurtik ostiralera Gaztelu plazako bide-hezkuntzako parketik

asteazkena, 2009.eko uztailak 1

Caballero kontseilariak 2006tik Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuak antolatzen duen parkea bisitatu du


El consejero Caballero visita el parque de educación vial

Caballerok Iruñan kokatutako bide-hezkuntzako parkea bisitatu du. ( irudia handitu )

7 eta 12 urte bitarteko 1.500 haur inguruk gaurtik ostiralera bide-hezkuntzako jardueretan parte hartuko dute Gaztelu plazan, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuak laugarren urtez jarraian San Fermin jaien aurretik jartzen duen parke mugikorraren bidez.


Parkea 45x25 metrokoa da, orain arteko handiena. Uztailaren 1, 2 eta 3an irekita egongo da, 10etatik 13,30era eta 17etatik 20,30era. Izena emateko epea atzo amaitu zen. Haurrak 20ko taldeetan sartuko dira zirkuituetara.

Segurtasun Politikak Garatzeko Zerbitzuak diseinatutako parkean irakaskuntza praktikoak eta teorikoak konbinatzen dira, haurrek gidatzeko zirkuitu baten eta Kultura eta Turismo Departamentuko autobus batean kokatutako gela tekniko baten bidez. Jarduera honen ardura duten Foruzaingoko agenteek haurrei jarraibide egokiak azaltzen dizkiete bide publikoen erabiltzaile moduan jokabide arduratsua izan dezaten.

Zirkuitua Diario de Navarra egunkariaren lankidetzarekin muntatu da. Zirkuitu horretan, parte-hartzaileek normalean oinezko edo gidari moduan konpondu behar dituzten egoerei aurre egin beharko diete (zebra-bideak, seinaleak, semaforoak, etab.), kasu honetan, pedalekin mugitzen diren Ferrari kartekin. Psikomotrizitatea, trebetasuna eta bide-jokabide egokia landuko dituzte.

Jardun hau Nafarroako Bide Segurtasuneko Estrategiaren barruan dago. Xedea Foru Komunitateko herri barruko eta herrien arteko bideetan istripuen eta hildakoen kopurua murriztea da. Horretarako hainbat neurri hartzen dira, besteak beste, errepideak hobetzea eta herritarrak kontzientziatzea eta bide-segurtasuna.

Parke honen bidez, besteak beste, txikienengan herritar-kontzientzia sustatu nahi da bide publikoen erabileraren eta trafikoaren inguruan; haurrek kaletik zirkulatzen duten pertsonak errespetatzen ikasi behar dute; eta trafikoko arau eta seinaleak oso garrantzitsuak direla ulertu behar dute, eta horietako batzuen esanahia ikasi behar dute.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa