(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanzek Chaves ministroari eskatu dio zirkulazioko eskumenak transferitzea eta, Nafarroako Parlamentua behar baino lehen banantzen bada, legealdia osoa izatea

asteazkena, 2009.eko uztailak 1

Lurralde Politikako ministroa presidentearekin egon da, erkidegoetako gobernuburuekin biltzeko errondan


Sanz eta Chaves prentsaurrekoan

Sanz presidentea eta Chaves ministroa, prentsaurrekoan. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuko presidenteak, Miguel Sanz Sesmak, Foruaren Hobekuntza aldatzea eskatu dio Espainiako Gobernuko hirugarren presidenteorde eta Lurralde Politikako ministroari, Nafarroako Parlamentua behar baino lehen banantzen bada legealdiak lau urte iraun ditzan.

Horrez gain, presidenteak zirkulazioko eskumenak transferitzea eskatu du berriz; eskari hori udara ondoren eztabaidatuko dute, Nafarroako eta Estatuko Transferentzien Batzordean.

Foruen Hobekuntza berritu zenean, Nafarroako Gobernuko presidenteari Parlamentua behar baino lehen banantzeko eta beste hauteskunde batzuk deitzeko eskumena eman zitzaion; hauteskunde horiek, betiere, tokiko hauteskundeekin batera egin behar ziren.

Sanz presidenteak azaldu du orduan Nafarroako Gobernuak PP alderdiaren eskaria onartu zuela, hau da, legealdia osoa ez izatea

Hala ere, Balear uharteetan eta Gaztela eta Leonen orain dela gutxi adostu dituzten erkidegoko estatutuetan onartu dute behar baino lehenagoko banantzeen ondoren legealdia lau urtekoa izatea; Gaztela-Mantxan onartuko duten estatutu berriak ere hori dio. Nafarroako Gobernuarentzat, Sanzek esan duenaren arabera, "zentzuzkoa" da erkidegoen Espainian nagusi den erkidego batek errealitate berriarekin bat datorren estatutua izatea.


Sanz presidentea Chaves ministroarekin bildu da.

Sanz presidenteak zirkulazioko eskumenak transferitzea eskatu dio Chaves ministroari. ( irudia handitu )

Hirugarren presidenteorde eta Lurralde Politikako ministro Manuel Chavesek esan du eskari hori "kontuan hartuko duela", "zentzuzkoa" iruditzen zaiolako.

Chavesek esan duenaren arabera, Parlamentua banantzeko ahalmena "eztabaidagarria" da, baina, behin ahalmen hori eskuratuta, "zentzuzkoa dirudi" hauteskunde berrien ondoko legealdia lau urtekoa izatea. "Ez da arrazoizkoa lau urtean bi hauteskunde egitea", esan du Chavesek.

Zirkulazio arloko eskumenei dagokienez, Miguel Sanz presidenteak Rubalcaba ministroaren hitzak aipatu ditu. Izan ere, atzo Rubalcabak esan zuen Nafarroa erkidego historikoena dela, zirkulazioko eskumenen alorrean.

Sanzek adierazi du eskumen horiek ez zituztenek orain esklusiban dauzkatela. Edozein modutan, presidenteak esan du Nafarroako Gobernuaren aldarrikapena ez dela "garratza", aitzitik, Foru Erkidegoak daukan eskubidean oinarrituta dagoela. Transferentzien Batzordea irailean edo urrian bilduko da, elkarrizketa eta negoziazioak bultzatzeko, Chavesek aurreratu duenaren arabera.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa