(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanz presidentea Nafarroaren irudi ekonomikoa Bruselan aurkezteko ekitaldiaren buru izan da

asteazkena, 2009.eko uztailak 1

Sanzek, Miranda presidenteordeak eta Barcina alkateak Belgikako hiriburuko Cervantes Institutuan Nafarroako Nazioarteko Plana eta "Jaia. Iruña, Nafarroa" erakusketa aurkeztu zituzten


Intervención de Sanz durante el acto de presentación

Sanzek Nafarroako eta Iruñako irudi ekonomiko eta kulturala aurkeztu zuen. ( irudia handitu )

Miguel Sanz Sesma Nafarroako Gobernuko presidentea Nafarroak eta Iruñak kanpoan izango duten irudi ekonomiko eta kulturala aurkezteko ekitaldiaren buru izan zen atzo Bruselako Cervantes Institutuan. Ekitaldian, presidentearekin batera, Álvaro Miranda Simavilla bigarren presidenteordea eta Ekonomia eta Ogasun kontseilaria eta Yolanda Barcina Angulo Iruñako alkatea egon ziren.


Era berean, ekitaldian hurrengo hauek ere egon ziren: Juan Franco Pueyo Nazioarteko Garapeneko zuzendari nagusia; Francisco Ferrero Bruselako Cervanes Institutuko zuzendaria; Carlos Gómez Múgica Espainiako enbaxadorea Belgikan; eta María Lozano Úriz Nafarroako Gobernuaren ordezkaria Bruselan. Horrez gain, hurrengo hauek parte hartu zuten: Paz Prieto Iruñako Udaleko kultura-zinegotzia eta Maite Esporrín udaleko PSNko bozeramailea, aurten San Ferminen hasierako txupinazoa botako duena.



Ekitaldi horretan, Nafarroako Nazioarteko Planari (NNP) buruzko bideoa proiektatu zen. Bideo horretan Foru Komunitatea leku erakargarri moduan aurkezten da, ez bakarrik jomuga turistiko moduan, baita inbertitzeko, enpresa- eta ekonomia-jarduerak garatzeko, lan egiteko eta ikasteko lurralde erakargarri moduan ere. Horrez gain, Cervantes Institutuaren egoitzan "Jaia. Iruña, Nafarroa" erakusketa inauguratu zen. Erakusketa horretan, ikus-entzunezko materialen eta soinu-materialen bidez, Nafarroaren eta Iruña hiriaren bokazio europazalea erakusten da, eta gainera, San Fermin jaiak eta jai horietan egon diren nazioarteko pertsonaiak agertzen dira.


Las autoridades degustan los productos navarros

Nafarroako produktuen dastaketa Bruselako Cervantes Institutuan. ( irudia handitu )

Sanz presidenteak Nafarroan aipagarriak diren alderdi batzuk nabarmendu zituen, hala nola, teknologia eta berrikuntza, energia berriztagarriak, gizarte-politikak edo unibertsitate-hezkuntzaren kalitatea. Foru Komunitateko "giza kapitalaren" kalitateari arreta berezia eskaini zion: "gure bereizgarria ez da zer egiten dugun, nola egiten dugun baino", azpimarratu zuen, eta gainera, hurrengoa esan zuen: "Europari esan nahi diogu ez dugula desberdinak izan nahi, goi-mailakoak baino".


Hezkuntza arloan, Sanz presidenteak Foru Komunitateko herritarren prestakuntza nabarmendu zuen: "gure unibertsitateek herritar trebatuak prestatzen dituzte, ezagutzekin, atzerrira ateratzen dira eta gero Nafarroara itzultzen dira ikasitakoa aplikatzeko". Era berean, presidenteak Foru Komunitateak berrikuntzaren esparruan duen eginkizuna azpimarratu zuen. Bere esanetan, Foru Komunitateak "patenteen kopuru handia eta 12 zentro teknologiko baino gehiago ditu gai giltzarrietan, hala nola nekazaritzako elikagaien sektorean, biomedikuntzan, nanoteknologian eta automobiletan", besteak beste. Amaitzeko, Sanz presidenteak azpimarratu zuen Foru Komunitatean eta bertako hiriburuan modu harmonikoan konbinatzen direla "tradizioa eta modernotasuna, dibertitzeko gaitasuna eta lanarekiko gustua".

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.


Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa