(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroan 400 instalazio baino gehiago daude ura arazteko

asteazkena, 2009.eko uztailak 1

Amelia Salanueva kontseilariak hiru herritako obrak ikustera joan da


Toki Administrazioko kontseilari Amelia Salanueva Murguialdayk NILSAren iazko txostena aurkeztu du; txosten horretan erakundeak ekonomia eta gestio alorrean egindako lorpenak bildu dituzte. Kontseilariak, halaber, nabarmendu du Nafarroako erkidegoa ahalegin handia egiten ari dela 500 biztanle baino gutxiagoko herrietan arazte biologikoa jartzeko.

Gaur egun 500 eta 450.000 biztanle baliokide arteko herrietarako 90 araztegi eta biztanle dentsitate txikia edo banaketa geografiko handia duten guneetarako (baserri eta landa etxebizitzetarako) 385 hobi septiko daude. Biztanle baliokideen neurria erabiltzen da araztegietara heltzen den kutsadura kontabilizatzeko. Neurri horretan ez dira sartzen erroldan dauden biztanleak bakarrik, baita jarduerak ere (industrialak, adibidez): jarduera horien zama hiriko hondakin uraren parekotzat hartzen da, neurri unitate bakar bat izate aldera.

Aurkezpenean, NILSAko gerente Andres Sola Ollo lagun zuela, Toki Administrazioko kontseilariak Nafarroako Ibaien Saneamendurako Plan Zuzentzaileaz hitz egin du. Izan ere, Nafarroako gobernuak plan hori betetzeko sortu zuen NILSA enpresa publikoa, duela 20 urte. Plana egin zuten Nafarroako Parlamentuak 1988ko abenduan onartutako Saneamendu Legea oinarri hartuta. Planaren helburua da herri guztiek araztegia edukitzea edo hondakin urak beste herriren bateko araztegira eramatea, hodi biltzaileen bitartez.

2008an, Plana gauzatzeko 31,46 milioi euro jarri zituzten, etxebizitzetako eta industri jardueretako hondakin urak tratatzeko, hain zuzen. Zenbateko horretatik, 7,9 milioi euro araztegiak eraikitzeko erabili zituzten eta 12 milioi zeuden araztegien mantentze-lanetarako.

Nafarroako biztanleei metro kubiko bat ur araztea 0,16-0,70 euro kostatzen zaie. Instalazio handiei esker (gehienak Erriberan daude, salbu Arazuri), hondakin uren metro kubiko bat tratatzeko gastua oso errentagarria da: 0,162 euro. Biztanle gutxiago dauden herrietan ur bolumena txikiagoa bada, tratamendua garestiagoa da. Esaterako, 250 biztanle baino gutxiagoko herrietan metro kubikoa tratatzea sei aldiz garestiagoa da. 2008an, NILSAk 24,77 milioi euro bildu zituen saneamendu kanona medio; kanon hori Nafarroako biztanle guztiok ordaintzen dugu, uraren ordainagirian.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa