(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

2009-2012ko Tokiko Inbertsioen Planaren bidez Nafarroako herrietan jardunak egingo dira 330 milioi euroren baino gehiagoren truke


osteguna, 2009.eko uztailak 2

Amelia Salanueva kontseilariak dokumentua aurkeztu du


2009-2012ko Tokiko Inbertsioen Planari esker, Nafarroan 330 milioitik gorako inbertsioa egin ahal izango da, orain foru-agindu bidez onetsitako plan arrunta, laster onetsiko den aparteko plana eta Departamentuak toki entitateei askatasunez erabakitzeko zenbateko moduan emandako 40 milioi euroak kontuan hartuta. Hala adierazi du Amelia Salanueva Murguialday Toki Administrazioko kontseilariak dokumentua aurkezterakoan.

2009-2012ko Tokiko Inbertsioen Plan Arruntaren arabera, aldi honetan 1.079 jardun egingo dira Nafarroako herri eta inguruetan, 224,9 milioi euroren truke. Plan zuzentzaileetan jasotako jardunak dira (hornikuntza, saneamendua, hondakinak, etab.), toki programazioari lotuta (zoladurak, sareak, argiak, hilerriak, udal eraikinak eta errepideak) eta zeharbideak eraikitzeko. Dokumentua datozen egunetan argitaratuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean. Dokumentua argitaratu eta gero, 15 eguneko epea egongo da toki entitateek alegazioak aurkez ditzaten, beharrezkoa ikusiz gero. Gaurtik hasita, dokumentua Toki Administrazio Departamentuaren orrialdean ere ikus daiteke.

Orain jasotako lanetan 224,9 milioi euro erabiliko diren arren, ziurrenik, plana amaitzean, inbertsio osoa askoz handiagoa izango da, egin daitezkeen zabalkuntzen ondorioz. Zehatz esanda, 2005-2008ko Tokiko Azpiegituren Planean hiru zabalkuntza egin ziren, eta horretarako Nafarroako Gobernuak 44 milioi gehiago jarri zituen, eta tokiko funtsetatik gutxi gorabehera 64 milioi euro gehiagoko inbertsioa konprometitu zen gutxi gorabehera.

224,9 milioi euroez gain, Inbertsioen Planean "askatasunez erabakitzeko zenbateko" moduan gehitu ziren 14 milioi euro kontuan hartu behar dira. Diru hori toki entitateen artean banatzen da, horiek baitira diruarekin zer egin erabakitzen dutenak (inbertsioa edo zorraren amortizazioa inbertsioaren bidez).

2009-2012ko Tokiko Inbertsioen Planera 2.091 espediente aurkeztu dira inbertsioak egiteko, 451,2 milioi euro guztira. Hori dela eta, 1.012 jardun, 226,8 euroren truke, plan honen balizko zabalkuntzetarako geratu dira.

Plan zuzentzaileetan (hornikuntza, saneamendua eta arazketa eta hondakinak) 205 jardun egingo dira, 91,4 milioi euroko inbertsioa guztira; toki-programazioko lanetan (sareak, zoladurak, argiak, udal eraikinak, toki-errepideak eta hilerriak) 855 jardun egingo dira, 123,2 milioi euroko gastua, eta zeharbideak urbanizatzeko 19 esku-hartze egingo dira, 9,74 milioiko inbertsioa.

128 jardun inguru araubide berezi izenekoaren barruan egin daitezke. Horren bidez, toki entitateek %10eko laguntza gehigarria jasotzen dute (hau da, %80 Tokiko Programazioan eta %90 Plan Zuzentzaileetan) azpiegitura jakin horrek batez besteko akatsak baino gehiago dituen kasuan.

107 eskaera ezetsi dira, Inbertsioen Planaren xedearekin bat ez zetozelako edo Plan Zuzentzaileei zegozkien inbertsioak zirelako (ez dira eskatu behar) eta eskaera bi ez dira onartu, epetik kanpo aurkeztu direlako.

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Plan de Infraestructuras Locales
Plan de Infraestructuras Locales 2

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa