(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroa eta Euskal Autonomia Erkidegoa lankidetzan arituko dira AHT eraikitzeko, ETB zabaltzeko eta euskara sustatzeko ostirala, 2009.eko uztailak 3

Miguel Sanz presidenteak eta Patxi López lehendakariak lankidetza-hitzarmena sinatu dute Nafarroako Jauregian


Sanz y Patxi López

Nafarroa eta Euskal Autonomia Erkidegoa lankidetzan arituko dira azpiegiturei, ETBri eta euskararen sustapenari dagokienez. ( irudia handitu )

Nafarroako Foru Komunitateko presidenteak eta Euskal Autonomia Erkidegoko lehendakariak, Miguel Sanz Sesmak eta Patxi López Álvarezek, Nafarroako Jauregiko Oin Nagusiko jan-egongelan autonomia-erkidegoen artean lankidetzan aritzeko protokoloa sinatu dute gaur, etorkizunean bien intereseko arloetan lankidetzan aritzeko esparru orokorra ezartzen duena. Gaur sinatutako dokumentuan, azpiegiturei, ETBk Nafarroan egindako legezko emanaldiei eta hizkuntza-politikari aipamen berezia egin zaie.

Miguel Sanz presidenteak azpimarratu duenez, protokolo honek bi autonomia-erkidegoen artean harreman “iraunkorren” esparrua ezarri du, lurralde bakoitzeko erakundeen eta errealitateen aurrean “errespetu osoa” agertuz, eta “esku-sartzerik” gabe. Ildo horretatik, esparru-akordioak “argi utzi du bi autonomia-erkidegoen artean ez dela Organo Bateratu Iraunkorrik behar, borondatea eta lankidetza baino ez”.
Bestalde, Patxi López lehendakariak azpimarratu duenez, Nafarroaren eta Euskal Autonomia Erkidegoaren artean “aldi berria abiatu da”, “bizkarra emateari utzi eta leialtasun-bidea hasi dutelako”. Lópezek adierazi du, modu honetan, “normala denari normaltasuna” ematen zaiola.
Lehendakariak beste autonomia-erkidego bateko presidentearekin duen lehenengo bilera da, “lotura berezia dugulako eta lotura hori izaten jarraitu nahi dugulako”, esan du euskal agintariak. Era berean, azken hamahiru urteetan lehendakari batek eta Foru Komunitateko presidenteak presidentearen egoitzan izandako lehenengo topaketa da. Izan ere, Sanzen esanetan, aurreko Eusko Jaurlaritzak “ez zuen Nafarroaren errealitate instituzionala errespetatzen autonomia-erkidego berezi eta desberdin moduan”.

Protokoloaren alderdi aipagarrienak

Gaur sinatutako protokoloak urtebeteko indarraldia du, eta epe berean luzatu daiteke, alderdietako batek aurkakoa salatzen ez badu. Protokolo horrek autonomia-erkidegoen artean lankidetza sustatzeko oinarriak ezarri eta bien intereseko gaiak konpontzeko harremanetarako bide formalak definitzen ditu. Lankidetzan aritzeko lehentasunezko hiru esparru ezarri dira:


Sanz y Patxi López

Sanz eta López Jauregian izandako bileran. ( irudia handitu )

- Azpiegituren arloan, bi gobernuek euskal Y eta Nafarroako abiadura handiko korridorea eraikitzen laguntzeko borondatea agertu dute. Ildo horretatik, Estatuko Administrazio Nagusiari lankidetza eskaini diote Iruñaren eta euskal tartearen arteko trazadura definitzeko eta lotura hori albait arinen definitzeko borondatea agertu dute.

- ETBk Nafarroan egindako emanaldiei dagokienez, EAEko eta Nafarroako Gobernuek konpromisoa hartu dute lehen eta bigarren kateko programak Foru Komunitatean zabaldu ahal izateko beharrezko kudeaketak egiteko. Horretarako, Nafarroako Gobernuak baimena eman du LTD anizkun berri baten bidez ETB-1 eta ETB-2 Foru Komunitate osoan zabaltzeko; Lehendakaritzak konpromisoa hartu du euskal telebistaren emanaldi guztietan Nafarroako errealitate politiko, sozial eta instituzionala, ikurrak eta identitatea errespetatzeko. Modu horretan, Foru Komunitatea Euskal Autonomia Erkidegotik bereizita aurkeztu eta irudikatu behar da.

 
- Hizkuntza-politikari dagokionez, bi gobernuen ustez, hizkuntzak autonomia-erkidegoetako kultura-ondarearen osagai nagusia dira eta, beraz, Akitaniako administrazioarekin akordioa eginez, euskara sustatzeko jardueretarako edo euskarazko kultura-jardueretarako laguntza-planak egiteko konpromisoa hartu dute.

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Protocolo general de colaboración en castellano
Protocolo general de colaboración en euskera

Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa