(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Kutz kontseilaria ospitaleetan izan da, San Fermin jaietako larrialdi zerbitzu berezietan asteartea, 2009.eko uztailak 7

Egunotan, ospitaleetako zerbitzuak gehitu egiten dituzte, entzierroetan eta, oro har, jaietan gertatzen diren intzidentziak hartzeko


Kutz kontseilaria aurtengo San Fermin jaietako lehen entzierroa ikusten. ( irudia handitu )

Maria Kutz Peironcely Osasun kontseilaria Iruñako ospitale publikoetan izan da gaur, larrialdi zerbitzuetan. Zerbitzu horiek gehitu egiten dituzte egunotan, entzierrotan eta, oro har, San Fermin jaietan gertatzen diren intzidentziak hartzeko.

Maria Kutz kontseilaria Nafarroako Ospitaleko Larrialdi Zerbitzuan izan da lehendabizi (han biltzen da entzierroko zaurituei buruzko informazio guztia). Han, gaurko entzierroaren segimendua egin du, osasun langileekin batera, eta ikusi du entzierroak irauten duen bitartean eta ondoren nola lan egiten duten. Gaurkoan, entzierroaren ondoren bi pertsona Nafarroako Ospitalera bertara eraman dituzte, eta beste bi Virgen del Camino ospitalera. Gero, Kutz kontseilaria Virgen del Camino ospitaleko Larrialdi Zerbitzuetara joan da.

Bisitan lagun izan ditu Osasun arloko zuzendari nagusia, Isabel Martín Montaner; Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendaria, José Carlos Garde Celigüeta; Nafarroako Ospitaleko zuzendaria, María Jesús Calvo Guitián; Virgen del Camino ospitaleko zuzendaria, Fernando Boneta Beorlegui; eta aipatu bi ospitaleetako medikuntza zuzendariak, Ignacio Yurss eta Begoña Goldaracena.

Durante estos días, el personal médico de los hospitales de Pamplona dobla las guardias, lo que significa que el personal saliente del día espera hasta después del encierro para ser relevado. De este modo, durante la carrera conviven ambos turnos por si fuera preciso una mayor atención.

Beste behin, festetan gertatzen diren osasun larrialdiak San Martin zentroan (San Fermin kaleko 29an dago, lehen Solchaga jenerala esaten zitzaion) hartuko dituzte. Zentro hori gau eta egun egongo da irekita eta zerbitzu berezi bat edukiko dute, uztailaren 6tik 14ra, eguneko 24 orduetan.

Entzierroetarako zerbitzu berezia

Entzierroko zaurituei arreta emateko zerbitzu berezian 16 asistentzia gune egongo dira, hesian bertan. Entzierroko ibilbideak 848,6 metro dauzka eta 53 metrotik 53 metrora, gutxi gorabehera, asistentzia gune bat egongo da. Arreta zerbitzu guztia SOS Nafarroa 112 zentroan koordinatuko dute, Nafarroako Larrialdi Agentziaren egoitzan. Entzierroaren ibilbidean 200 pertsona egongo dira osasun arreta emateko.

Entzierroko sorospen guneak leku hauetan egongo dira: Santo Domingoko aldaparen hasieran (Hezkuntza departamentuaren egoitzan), Nafarroako Museoko eskaileretan, Santiago plazan (udaletxearen atzealdean), San Saturnino kaleko eskaileretan, udaletxean (2), Mercaderes-Estafeta izkinan (2), Xabierko jaitsieran (2) Espoz eta Mina zeharkalean, Telleria kalean, Ahumada dukearen kalean, Labriteko jaitsieran, Nafarroako Gorteen kalean eta Hemingway pasealekuan.

SOS Nafarroako 112 koordinazio zentroa arduratuko da osasun asistentzia antolatzeaz eta zaurituak osasun zentroetara bideratzeaz. Horretarako, zentroak irizpide hauek izango ditu: ospitaleetara zauritu larrienak heltzea lehendabizi, ospitale bakoitzak teknika eta ahalmen aldetik dagozkion zaurituak hartzea, eta zaurituak ospitaleetan daukaten asistentzia zamaren arabera banatzea. 


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa