(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Alcalá de Henareseko (Madril) gazte bat hil da Telefónicaren tartean zezen batek lepoan eta bularraldean adarkatu ondoren ostirala, 2009.eko uztailak 10

Hamaika zaurituetatik bostek alta hartu dute eta seik ospitalean jarraitzen dute


090710eko entzierroa

Gaurko entzierroaren une bat. ( irudia handitu )

2009ko San Fermin jaietako laugarren entzierroan Jandilla ganadutegiko sei zezenek parte hartu dute. Pertsona bat hil da zezen batek lepoan eta bularraldean adarkatu ondoren, beste hiru pertsona adarkatu dituzte eta zortzi pertsona ospitalera eraman dituzte, hainbat traumatismo direla bide.

Hildakoa gaur eguerdian identifikatu dute. Daniel Jimeno Romero da, Alcalá de Henaresekoa (Madril) eta 27 urtekoa. Gaztea Nafarroako ospitalean hil da, Telefónicaren tartean zezen batek lepoan eta bularraldean adarkatu ondoren. Gazteak bihotz- eta arnas gelditzea izan du, eta beraz, tokian bertan bizkortzeko neurriak aplikatu dizkiote. Berehala Nafarroako ospitalera eraman dute eta ebakuntza egin diote, baina handik gutxira hil egin da.

María Kutz Peironcely Osasun kontseilaria komunikabideen aurrean agertu da hildakoa nor den esateko, eta Nafarroako Gobernuaren eta ospitaleetako ekipo osoaren izenean familiari dolumina eta babesa agertu dio “une zail honetan".

Era berean, gogoan izan behar da hamaika zaurituetatik bostek alta hartu dutela, hiruk Nafarroako ospitalean eta bik Virgen del Camino ospitalean. Sei ospitalean daude oraindik, bat Zainketa Intentsiboetako Unitatean. 61 urteko estatubatuarra da, eta Nafarroako ospitalera eraman dute bularraldeko traumatismo larria zuelako.

Nafarroako ospitalean zauritu hauek daude:

-J. A. O., 31 urtekoa eta Iruñakoa. Kontusio ugari eta sorbaldan haustura du. Pronostikoa ez da larria.

-E.S.P., 61 urteko estatubatuarra. Mercaderes tartean zauritu da eta bularraldeko traumatismo larria du. Pronostiko larria du.

Bestalde, Virgen del Camino ospitalean pertsona hauek daude:

-A.S.O., Londresekoa eta 20 urtekoa. Zezen batek ezkerreko izterrean adarkatu du. Pronostiko erreserbatua du.

-C.G.C., Sevillakoa eta 27 urtekoa. Zezen batek eskuineko izterrean adarkatu du zezen-plazan sartzeko kalean. Pronostiko erreserbatua du.

-L.C., Argentinakoa eta 24 urtekoa. Zezen batek torax-erdian adarkatu du Mercaderes tartean. Pronostiko erreserbatua du.

-K.L.O., 63 urteko estatubatuarra. Estafeta kalean erori da eta eskuineko ukondoan lokadura du. Pronostikoa ez da larria.

Azken korrikalaria 2003an hil zen

Entzierro batean hildako azken korrikalaria Fermín Etxeberria Irañeta izan zen. 2003ko uztailaren 8an zauritu zen. 63 urteko Iruñako korrikalari beteranoak buruan kolpe handia hartu zuen Mercaderes kalean Cebada Gago ganadutegiko Castillero zezenarekin bat egin eta gero. Bi hilabete eta erdi geroago hil zen, irailaren 24an, zauriak oso larriak ziren eta.

Dokumentazioa:
Listadefallecidosenencierros.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa