(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Ospitalean daude oraindik zazpigarren entzierroaren ondoren ospitaleratutako hiru zaurituetatik bi astelehena, 2009.eko uztailak 13

Palazuelos de Ledesmako korrikalariari alta eman diote; korrikalaria zapaldu egin dute udaletxetik gertu eta, gainera, zauri bat dauka


Zazpigarren entzierroa

Fuente Ymbro ganaduko zezen bat, San Fermin jaietako zazpigarren entzierroan. ( irudia handitu )

Eguerdian, San Fermin jaietako zazpigarren entzierroaren ondoren Iruñako ospitaleetara eraman dituzten hiru zaurituetatik bati alta eman diote; gainerako biak ospitaleratuta zeuden oraindik.

Nafarroako Ospitalean, larrialdietako behaketa gelan, I.A.B. dago, Villamediana de Ireguako (Errioxa) 29 urteko gaztea; korrikalariak hainbat traumatismo dauzka, Telefonicako zatian jasoak. Kontusio bat dauka ezkerreko birikan eta pronostikoa erreserbatua da.

Ospitale horretan bertan, Palazuelos de Ledesmako (Segovia) 26 urteko D.M.N. gazteari alta eman diote. Gaztea zapaldu egin dute udaletxeko zatian eta, gainera, zauri bat dauka.

Leganesko 35 urteko D.G.D. gaztea Virgen del Camino Ospitalean dago oraindik. Korrikalaria Estafetatik eraman dute ospitalera, bizkarrean eta eskuineko hankan kontusioak baitzituen. Pronostikoa arina da eta zauritua balioespen prozesuan dago.

Aurreko egunetan zauritutakoei dagokienez, E.S.P. (Texas, 66 urte) Nafarroako Ospitalean dago oraindik: hilaren 10ean traumatismo bat jaso zuen toraxean, Mercaderes kalean, eta ZIUn daukate; larri dago, baina sendatzeko bidean da. 

Iruñako P.T.L. korrikalariak ere (43 urte) diagnostiko bera dauka; atzo zauritu zuten, hilaren 12an, Telefonicako zatian, eta Nafarroako Ospitaleko ZIUn dago. Diagnostikoak honako hau dio: adarkada toraxaren erdialdean, bigarren saihetsa aterata eta titi hodiak eta biriketako ezker goialdeko lobulua kaltetuta; zulaketa eskuinaldeko pleura parietalean eskuinaldeko hemotoraxarekin; eta adarkada ezkerraldeko izterraren atzealdean, bi norabiderekin (bata azalekoa da, bost zentimetrokoa; eta bestea sakona, hamabost zentimetrokoa, eta iskioneraino heltzen da, hodi eta nerbio multzoak kaltetu gabe). Larri dago, baino sendatzen ari da.

Virgen del Camino Ospitalean zauritu gehiago daude. Londresko S.O.A. (20 urte) uztailaren 10ean ospitaleratu zuten, ezkerreko izterrean adarkatu baitzuten, kailejoian, eta sendatzen ari da. Lebrijako (Sevilla) G.C.C. ere (27 urte) uztailaren 10ean ospitaleratu zuten eskuineko izterrean adarkada bat jaso ondoren, kailejoian, eta sendatzen ari da. Iruñako A.I.P.L. (51 urte) uztailaren 12an ospitaleratu zuten, ezkerreko besoan adarkada bat jaso baitzuen; korrikalaria Traumatologia Zerbitzuan daukate eta ez dago heldu zenean bezain larri. Madrilgo T.S.A. ere (32 urte) uztailaren 12an ospitaleratu zuten, Estafeta kalean eskuineko izterrean adarkada bat jaso ondoren. Uztailaren 12an ospitaleratutako Noaingo C.E.J. gazteari (25 urte) gaur emango diote alta, seguru asko; Estafeta kalean adarkada bat jaso zuen eta ubelak zeuzkan gorputz-adarretan.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa