(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanz presidenteak Erronkarin Hiru Behien Zerga izeneko ekitaldian parte hartuko du gaur astelehena, 2009.eko uztailak 13

Bide batez, Izaba-Frantzia errepidea hobetzeko lanak bisitatuko ditu. Lan horietan 9,5 milioi euroko inbertsioa egin da


Aterpea erreta

Sanz presidenteak El Ferial eski-zentroa ere bisitatuko du, joan den urtarrilean sutea izan zuen eta. ( irudia handitu )

Miguel Sanz Sesma Nafarroako Gobernuko presidenteak, gaur, astelehena, 12etan, San Martin Harrian (Izaba), Erronkaribarreko alkateek eta Baretous Frantziako haraneko alkateek uztailaren 13an urtero egiten duten Hiru Behien Zerga izeneko ekitaldian parte hartuko du.

Ekitaldian bi haranen arteko ituna ospatzen da. Horren arabera, Frantziako abereak Erronkariko larreetan bazkatu daitezke urtebetez, eta horren truke, Baretous haraneko alkateek ekitaldian Erronkariko agintariei hiru behi ematen dizkiete, “ilaje, hortz eta adar” berdinak dituztenak. Ekitaldia San Martin Harrian ospatzen da, hau da, Espainiaren eta Frantziaren arteko 262. zenbakiko mugarrian. Bi haranetako alkateek eskuak harriaren gainean jartzen dituzte eta “pax avant” esaten dute (bakea aurrerantzean), elkartasuna eta lankidetza agertzeko.


Jai tradizional hau 1375etik ia etenik gabe ospatu da. Data horretan, epai baten bidez, Baretous eta Erronkaribarren arteko gatazkak behin betiko amaitu ziren.


Izaba-Frantzia errepidea hobetzeko lanak bisitatuko ditu

Izaba eta Arette lotzen dituen errepidean kokatutako San Martin Harrirako bidean, Sanz presidenteak Izaba-Frantzia errepidea hobetzeko lanak bisitatuko ditu. Lanak 14,2 kilometrotan egiten ari dira, Belagua haranean eta Larra inguru karstikoan, zehatz esanda, 11,8 eta 26 kilometro-puntuen artean.

Lanen bidez, galtzada zabalduko da, eta 4 metro izatetik 6 metro izatera igaroko da. Modu horretan, elurteen ostean errepidea errazago garbitu ahal izango da, elurra kentzeko bi makinak elkar gurutzatu ahal izango dute eta –orain arte ezinezkoa zen-. Horrez gain, errepideak irisgarritasun handiagoa izango du El Ferial eta La Contienda iraupen-eskiko estazioetan eskian aritzeko eta neguan Frantziarekin lotura hobetzeko. Nafarroako Gobernuko Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak 9,5 milioi euroko aurrekontua du lanok egiteko.


Lanak bizkortzeko eta negua baino lehen amaitzeko, errepidea itxita dago astelehenetik ostiralera, uztailaren 13an izan ezik, Hiru Behien Zerga izeneko ekitaldia ospatuko delako.

Miguel Sanzek lanak bisitatuko ditu eta Yeguaceroseko begiratokian azalpen teknikoa emango diote 11etan.

Era berean, joan den urtarrilaren 30an izandako sutearen ondorioak konpontze aldera El Ferial eski-estazioko eraikinean egiten ari diren lanak bisitatuko ditu.

Dokumentazioa:
Memoria carretera Isaba - Francia.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa