(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Foruzainek 65 pertsona zezen-plazatik kanporatu dituzte San Ferminetan, ikusleei objektuak botatzeagatik asteazkena, 2009.eko uztailak 15

Salatuek 6.000 eurora arteko isunak ordaindu beharko dituzte


Foruzainak entzierroko korrikalariak antolatzen.

Foruzainek 65 pertsona kanporatu dituzte zezen-plazatik San Ferminetan. ( irudia handitu )

Foruzaingoaren Prebentzioko eta Herritarren Arretarako Dibisioak zezen-plazatik 65 pertsona kanporatu ditu, eta horietako 13, gainera, salatu egin ditu, San Ferminetan zezen-plazan izandako istiluen ondorioz. Ikusleei batez ere objektuak eta likidoak botatzeagatik izan da. Era berean, beste bi pertsona salatu dituzte, drogak kontsumitzeagatik.

Uztailaren 7an sei pertsona 10. ilaratik kanporatu zituzten gainerako ikusleak molestatzeagatik, eta beste pertsona bat zezen-plazatik kanporatu eta salatu zuten harmailetara plastikozko ontzi baten estalkia botatzeagatik. 

Uztailaren 8an bi adingabe 10. ilaratik kanporatu zituzten beste ikusle batzuei likidoa eta janari-hondarrak botatzeagatik. Horrez gain, foruzainek beste hiru pertsona salatu zituzten, ikusleei objektuak botatzeagatik, ordena publikoa asaldatzeagatik eta agenteen lana eragozteagatik, hurrenez hurren.

Uztailaren 9an hamaika pertsona 10. eta 15. ilaretatik kanporatu zituzten beste ikusle batzuk molestatzeagatik. Horietako bi salatu egin zituzten, ordena publikoa asaldatzeagatik.

Uztailaren 10ean foruzainek hamabi pertsona kanporatu zituzten 9, 10 eta 15. ilaretatik gainerako ikusleak molestatzeagatik. Horietako bat salatu egin zuten. 

Bestalde, uztailaren 11n, bederatzi pertsona 10, 14 eta 15. ilaretatik kanporatu zituzten, arrazoi berbera dela-eta. Horietako bi salatu egin zituzten; eta uztailaren 12an beste zortzi pertsona kanporatu zituzten, eta horietako bi salatu egin zituzten.

Uztailaren 13an 10. eta 15. ilaretatik hamaika pertsona kanporatu zituzten eta foruzainek 13. ilaran beheko tendiduko ikusleen eta aipatu harmailako pertsona baten artean izandako liskar batean parte hartu behar izan zuten. Azkenean, pertsona hori kanporatu egin zuten eta objektuak botatzeagatik salatu zuten. Egun horretan, gainera, bi pertsona salatu zituzten Herritarren Segurtasunari buruzko 1/92 Lege Organikoa dela bide, drogak kontsumitzeagatik. Kokaina eta ketamina konfiskatu zieten. 

Amaitzeko, uztailaren 14an pertsona bat kanporatu eta salatu zuten 15. ilaratik izotzak botatzeagatik.

Gogoan izan behar da jarrera horiek zehatu egiten direla, ordena publikoa asaldatzearen kasuan, Herritarren Segurtasunari buruzko 1/92 Lege Organikoaren bidez, eta 330 eurora arteko isunak ezartzen direla. Objektuak botatzearen kasuan Zezenketa Erregelamendua aplikatzen da, eta isunak 300 eta 6.000 euro bitartekoak dira.

Dokumentazioa:
San Ferminetako behin betiko balantzea

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa