(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako administrazioetako Zerbitzu Publikoen III. Kalitate Sarira 16 hautagai aurkeztu dira asteazkena, 2009.eko uztailak 15

Erakunde publikoek zerbitzuak hobetzeko egiten dituzten gestio jardunbideak saritzen dituzte


Nafarroako administrazio publikoetako Zerbitzu Publikoen III. Kalitate Sarira 16 hautagaia aurkeztu dira. Foru Erkidegoaren helburua da Nafarroako Foru Administrazioko unitateek, Nafarroako toki erakundeek eta horien mendeko erakundeek zerbitzuen kalitatea hobetzeko edo herritarren eskariei erantzuteko antolatzen dituzten gestio jardunbideak saritzea.

Izena emateko epea ekainaren 30ean amaitu zen eta deialdira aurkeztu ziren Nafarroako Foru Administrazioaren mendeko 12 unitate eta Nafarroako Toki Administrazioko 4 unitate. Zehazki, Nafarroako Osasun Zerbitzuko lau hautagaitza, Landa Garapen eta Ingurumen departamentuko bi hautagaitza eta honako hauen hautagaitza bana daude: Nafarroako Zerga Ogasuna, Etxebizitza eta Lurralde Antolamendu departamentua, Nafarroako Mendetasunaren Agentzia, Nafarroako Kirol Institutua, Nafarroako Berdintasunerako Institutua eta Toki Administrazio departamentua. Toki erakundeei dagokienez, lau unitate aurkeztu dira: Elizagorria, Lodosa, Mendabia, Sartaguda eta Sesmako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen mendeko bat, Tuterako Udalaren eta Milagroko Udalaren mendeko bana eta Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen mendeko bat.

Epaimahaiak sari bakarra emango du: ziurtagiria. Horrez gain, accesitak ere eman ditzake. Aurreko edizioan, Toki Administrazioko departamentuaren Kalitate eta Modernizazio Zerbitzuak jaso zuen saria, hiritarren txartelari esker.

Epaimahaiak Nafarroako Kalitatearen Egunean, azaroan, emango du erabakiaren berri; saria ere egun horretan emango du. Epaimahaiak balioetsiko ditu zerbitzuen kalitatea hobetu edo arazo edo premiaren bat konpondu duten esperientzia eta proiektu egonkortuak: kexak eta iradokizunak, zerbitzu kartak ezartzea, prozedurak arintzea eta hiritarren partaidetza sustatzea.

Epaimahaiko kideak hauek izango dira: Javier Caballero kontseilariak eskuordetuta, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko (NAPI) gerentea, Ignacio Bandrés; Modernizazio eta Administrazio Elektronikoko zuzendari nagusia, José Luis Menéndez; Nafarroako Kalitatearen Fundazioko zuzendaria, José Miguel Zugaldía; Udalerri eta Udalbatzen Nafarroako Federazioko burua, Jesús María García Antón; eta Politika eta Zerbitzu Publikoen Kalitate Zerbitzuko zuzendaria, María Asunción Ruesta. Idazkaria Ana Isabel Salcedo izango da, Kalitatearen eta Ebaluaziorako Foru Batzordearen Arreta ataleko burua.

Dokumentazioa:
Candidaturas presentadas

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa