(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak San Ferminetako turista kopuruaren balantze positiboa egin du osteguna, 2009.eko uztailak 16

Corpas kontseilariak sektore publikoak eta pribatuak elkarrekin egindako lana azpimarratu du, baita sustapen-jarduera berriak ere


San Ferminetako entzierroa

2009ko San Fermin jaietako entzierroetako bat.

San Fermin jaietan Iruñara iritsi den turista kopurua positiboa izan da, baita hoteletako okupazioa ere, gaur goizean Juan Ramón Corpas Mauleón Nafarroako Gobernuko Kultura eta Turismo kontseilariak egindako balantzearen arabera. Kontseilariak Ana Beriáin Nafarroako Ostalaritzako Enpresaburuen elkarteko presidentea eta Marisol Casado Nafarroako Ostalaritzako Enpresaburu Txikien Elkarteko idazkari nagusia alboan izan ditu.

Agerraldian esandakoaren arabera, krisi ekonomikoan murgilduta egon arren, sektore publikoak eta ekimen pribatuak elkarrekin egindako lanari eta Nafarroako Gobernuak jaiak sustatzeko abian jarritako jarduerei esker, balantze positiboa lortu da. Ildo horretatik, “Bizitzeko erak” publizitate-kanpaina eta Nafarroako hainbat lekutako argazkiak erakustea nabarmendu dira.

Hoteletako okupazioari dagokionez, sektorearen arabera positiboa izan da. Agerraldian esan dutenez, erreserba asko azken orduan egin ziren eta horren eraginez, Iruñan ehuneko 90 eta 92 bitarteko okupazioa egon dela esan daiteke, iaz baino apur bat handiagoa. Iruñerrian okupazioa ehuneko 80 eta 82 bitartekoa izan da. Emaitza onenak uztailaren 6tik 11ra lortu dira, eta 12, 13 eta 14an emaitzak ez dira hain onak izan.

Hotelen prezioei dagokienez, sektorea inguruabar ekonomikoetara egokitu da eta, oro har, ehuneko 10 eta 15 bitartean egin dute behera. Jaien lehenengo bi egunetan iazko balioak mantendu ziren, eta azken egunetan behera egin zuten, ehuneko 50era arteko beherapenekin. Tabernei dagokienez, establezimenduetako arduradunen arabera, kontsumitzaileen ohiturak aldatu egin dira, gauaren garrantziak behera egin du eta eguneko jarduerek gora egin dute.


Nafarroako Gobernuaren turismo-informaziorako puntuetan –turismo-bulegoa eta autobusa Gaztelu plazan- 13.000 kontsulta inguru egin dira. Bulegoan informazio-eskaeren %75,5i erantzun zaie, eta autobusean, %24,5, iaz baino ehuneko txikiagoak.

Jatorrien arabera, informazio-eskatzaileen %55,47 naziokoak izan dira (7.257), eta %44,52 atzerritarrak (5.825). Iazko jaiekin alderatuta, Espainiako bisitarien kopuruak lau puntu egin du gora, eta atzerritarren kopuruak behera egin du.

Espainiarren barruan, ordena hurrengoa izan da: nafarrak (%13,03), katalanak (%8,39), madrildarrak (%6,15), euskaldunak (%8,06) eta valentziarrak (%5,03). Iaz bisitari gehienak nafarrak izan ziren, eta jarraian euskaldunak, katalanak, andaluziarrak, valentziarrak eta madrildarrak.

Atzerriko turistei dagokienez, gehienak Frantziatik etorri dira (%10,67), eta ondoren Estatu Batuetatik (%6,65), Italiatik (%3,43) eta Australiatik (%3,34). Iaz lehenengo eta bigarren lekua berdinak izan ziren, eta hirugarren lekuan Zeelanda Berria egon zen, eta jarraian Australia eta Italia.

Informazio-puntuetan 13 pertsona egon dira lanean –11 turismo-bulegoan eta bi autobusean-. Bulegoaren ordutegia 8etatik 20etara izan da, eta Gaztelu plazako autobusa goizez egon da irekita.


Jarduera gehien uztailaren 11n, larunbata, egon zen: 2.022 pertsonak eskatu zuten informazioa. Ondoren, egun aktiboenak uztailak 7 (1.840 informazio-eskaera) eta uztailak 8 (1.625) izan ziren. Uztailaren 6, 9, 10 eta 12n ere mila informazio-eskaera baino gehiago egon ziren.

Nafarroako Gobernuaren Turismo Bulegoa, bosgarren urtez jarraian, Nazioarteko Prentsa Bulegoaren egoitza ere izan da. Horretan Nafarroako Gobernua eta Iruñako Udala lankidetzan aritzen dira eta kudeaketa Nafarroako Kazetarien Elkartearen esku egoten da. Egun hauetan, bulego horretatik 120 komunikabide igaro dira, 309 profesional guztira. Horietatik 71 nazioko komunikabide akreditatuak izan dira, 207 profesional guztira, eta horiekin batera akreditatu gabeko nazioko beste hiru komunikabide egon dira, bost profesionalekin. Horrez gain, nazioarteko berrogei komunikabide akreditatuta egon dira, laurogeita hamar profesional guztira, eta akreditatu gabeko beste sei, beste zazpi profesionalekin.

Bestalde, Nafarroako Gobernuko Turismoak San Ferminetan 15 komunikabide artatu ditu. Telefonoz nazioko 17 komunikabide eta nazioarteko 13 komunikabide artatu dituzte. Horietako batzuek Hemingway ibilbidearen eta imitatzaileen lehiaketaren aldeko interesa agertu dute. Hain zuzen ere, bi horiek Nobel saridunak Iruñara egindako azken bisitaren 50. urteurrena ospatzeko antolatu dira. Lehiaketa Nafarroako Gobernuak eta Iruñako Udalak antolatu dute eta Turespañaren lankidetza eta Heinekenen babesa izan du.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa