(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Polizia Foralak, 2008/09 ikasturtean, berrehun bisita inguru egin ditu ikastetxeetara, 7.181 ikasleri Bide Hezkuntzako eskolak emateko osteguna, 2009.eko uztailak 16

Bide Hezkuntzako eskola gehienak, 117, Volkswagenen Polo Parkean egin dituzte eta gainerakoak ikastetxeetan bertan


Agenteak Lehen Hezkuntzako ikasleei bide segurtasuna irakasten

Agenteak ikasleei bide segurtasuna irakasten. ( irudia handitu )

Foru Poliziako Zirkulazio Atalaren Bide Hezkuntzako Taldeak hil honetan bukatu du 2008/09 ikasturtea. Taldeak 197 prestakuntza jarduera egin ditu, hainbat ikastetxetako 7.000 ikaslerentzat.

Bide Hezkuntzako eskola horiek Volkswagenen Polo Parkean eta Foru Erkidegoko ikastetxeetan eman dituzte. Polo Parkean 117 bisita jaso dituzte eta guztira 4.156 ikasle bertaratu dira. Polizia agenteak ikastetxeetara ere joan dira, 80 hitzaldi ematera, adin desberdinetako 3.025 ikaslerentzat; ikasleak batik bat lehen ziklokoak izan dira.

Jarduera horiek Bide Segurtasuneko Nafarroako Estrategiaren (BSNE) barruan antolatu dituzte. Nafarroako Gobernuak 2005-2012 denboraldirako onartu zuen estrategia hori, Bide Segurtasuneko Europako Gutunari atxikitze aldera. BSNEko diziplina anitzeko alorretako bat Bide Hezkuntza da. Helburua da haur eta gazteek ohitura seguruak hartzea eta bideetako erabiltzaileen portaeraren gainean jarrera solidarioa edukitzea; izan ere, ohitura seguruak eta jarrera solidarioa dira zirkulazioaren oinarrizko elementuak.

Polizia Foralaren prestakuntza jardueren helburuak dira, batetik, ikasleei oinarrizko ezaupideak ematea oinezko, bidaiari eta gidari gisa ibiltzen jakin dezaten; eta bestetik, ikasleei zirkulazioaren arriskuak, seinaleak eta irudiak antzematen erakustea. Haur Hezkuntzan haurrak oinezkotzat hartzen dira eta zortzi urtetik aurrera, baita txirrindularitzat ere.

Autobusetan eta ibilgailu partikularretan ibiltzeari dagokionez, erakusten zaie funtsezkoa dela segurtasun neurriak baliatzea: aulkitxoa eta gerrikoa, adibidez. Eskola teorikoak Polo Parkeko zirkuituan praktikak eginez osatzen dituzte: ikasleek arauak errespetatzen ikasten dute, oinez, bizikletaz, kartez edo ziklomotorrez.

Bigarren Hezkuntzako Ikastetxeetan ere eman dituzte eskolak, hogei inguru; eskola horietan ikasleak ziklomotor gidaritzat hartu dituzte. Legeari dagozkion gaiez gain, ikasleei istripuak zergatik gertatzen diren azaltzen zaie: azkarregi joategatik eta alkohola eta drogak hartzeagatik, adibidez.

Hurrengo ikasturtean berritasun bat egongo da: Iruñatik kanpoko ikastetxeetan zirkuitu eramangarri bat jarri ahal izango dute, seinaleekin, Bide Hezkuntzako eskola teorikoa praktikekin osatzeko.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa