(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Helena Pimentak eta Pilar Garcia-Granerok estreinatuko dute, Erriberrin, "Pertsonaiaren ardoa" atala ostirala, 2009.eko uztailak 17

Antzerkiaren Jaialdiko asteburuan, Eugenia Manzanera, Ur Teatro, Arden Producciones eta El Museo de los Horrores Teatrales izango dira protagonista


"Lorenza Malandanza"

"Lorenza Malandanza". ( irudia handitu )

Erriberriko Antzerki Klasikoko Jaialdian, “Pertsonaiaren ardoa" estreinatuko dute bihar, larunbata (hilak 18), arratsaldeko 20.00etan, Helena Pimenta zuzendariak eta Pilar Garcia Granero enologoak; sarrera doakoa izango da. Jaialdiari Helena Pimentak eta haren taldeak, Ur Teatro konpainiak, eman diote hasiera, “El sueño de una noche de verano” obrarekin, hain zuzen.

Erriberriko Antzerki Jaialdiaren antolatzaileek hiru eszena zuzendariri proposatu diete Erriberrin antzeztuko duten obrako pertsonaiaren baten ezaugarriak aipatzea. Informazio horrekin, enologoek pertsonaiei (zentzu poetikoan) ondoen egokitzen zaizkien ardoak aukeratu dituzte; hortik dator atalaren izena: “Pertsonaiaren ardoa”. Obra antzezten duten egunean, zuzendariak eta enologoak pertsonaien eta haientzat aukeratutako ardoen arteko lotura zertan den azalduko dute. Horretarako, ardo dastatzea antolatuko da eta ardoaren lengoaiak eta lengoaia eszenikoak bat egingo dute, literatura eta antzerti moduan.

Bihar, baita ere, iluntzeko 20.30ean, Eugenia Manzanerak “Lorenza Malandanza” obra aurkeztuko du Carlos III.aren plazan; obra horretan juglareen irudiaren berrikuspena egiten dute. Horrez gain, 22.30ean, Ur Teatro taldea La Cavako eszenatokira igoko da berriz, William Shakespeareren “El sueño de una noche de verano” obraren bertsio bat antzeztera.

Igandean (hilak 19), 22.30ean, Arden Producciones konpainiak Chema Cardeñaren “El idiota en Versalles” lana aurkeztuko du, Carme Portacellik zuzenduta, San Pedroko klaustroan. Obra hori komedia bat da, artearen eta boterearen arteko erlazioari buruzkoa; eszenatokian azaltzen dute, hain zuzen, erakundeek babestutako artistek erakunde horien nahien arabera egiten dutela lan, beste artista batzuk bereari eusten saiatzen diren bitartean.

Orobat, Eugenia Manzanerak “Lorenza Malandanza” antzeztuko du berriz, igandean, 20.00etan, Carlos III.aren plazan. Gainera, Toronto’s Wax Museum Theatre taldeak “El Museo de los horrores teatrales” aurkeztuko du, 22.00etan eta 23.00etan. Lan hori da 1919an ateak ireki zituztenetik jendeak gehien eskatzen duena. Izan ere, antzezlan unibertsaletako eszena gordin eta beldurgarrienak jartzen dituzte ohol gainean, automaten eta argizarizko irudien eskutik.

Azkenik, Erdi Aroko Galerietan Ur Teatro taldearen hogeigarren urteurrenari buruzko erakusketa eta Antzerki Klasikoko Jaialdiaren atzera begirako argazki erakusketa egongo dira ikusgai. 


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa