(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Aspacerekin kontratua egiteko baimena eman du Gobernuak, Ramon y Cajal zentroan minusbaliatuak zaintzeko astelehena, 2009.eko uztailak 20

Zentroak bizitzeko 30 plaza eta eguneko 90 plaza dauzka garun paralisi larri edo oso larriak eta minusbaliotasun bat baino gehiago dituzten pertsonentzat


Gaurko bileran, Nafarroako Gobernuak baimena eman dio Nafarroako Mendetasun Agentziako zuzendari gerenteari Aspace Navarra enpresarekin kontratu berri bat egiteko. Kontratuaren helburua izango da garun paralisi edo antzeko gaixotasun larri edo oso larriak eta minusbaliotasun bat baino gehiago (fisikoa eta adimen atzerapena) dauzkaten pertsonei arreta berezia emateko zerbitzu bat gestionatzea, Ramon y Cajal zentroan.

Kontratua lau urtekoa izango da. Nafarroako Gobernuak zerbitzuaren gestio osorako 14,3 milioi euro jarriko ditu. Zenbateko horretatik 9,26 milioi euro izango dira eguneko zerbitzurako eta 5,03 milioi euro egoitza zerbitzurako. Gauzak horrela, aurreko kontratuaren zenbatekoa %2 handitu dute. Gainera, elikadura, mantentze-lana eta gaixoen garraioa hobetu egin dituzte.

Zizur Txikiko zentroak bizitzeko 30 plaza dauzka. Zentroan bizi diren pertsonei arreta osoa ematen zaie, eguneko 24 orduetan, urteko egun guztietan. Zentroan, gainera, eguneko 90 plaza daude (horietatik 30 egoitzan daudenei dagozkie). Egunez zentroan egoten direnei ere arreta osoa ematen zaie, astelehenetik ostiralera, goizeko 9.30etik 16.30era, urte osoan.

Egoitzan daudenak 65 urtetik beherako emakumezko eta gizonezkoak dira. Batzuk, daukaten minusbaliotasunagatik ezin dira etxean bere kasa bizi; eta beste batzuk ez daukate familiaren edo gizartearen laguntzarik etxean bizitzen jarraitzeko. Guztiek oinarrizko premia pertsonalak eta terapia, errehabilitazio, gizarte eta kultur premiak betetzeko laguntza behar dute. 

Eguneko zentrora bertaratzen direnak ere 65 urtetik beherako gizonezko eta emakumezkoak dira. Horiek, ordea, etxean bizitzen jarrai dezakete eta zaintzaileei laguntza eskaintzen zaie. Horrela, arratsaldea eta gaua etxean pasatzen dituzte, baina, egunez, zentrora joaten dira. Zentroan, dauzkaten oinarrizko premia pertsonalak eta terapia, errehabilitazio, gizarte eta kultur premiak betetzeko arreta ematen zaie. 

Baldintza teknikoen orri berria

Nafarroako Mendetasun Agentziak, arreta eredu berri bat ezartze aldera (Gizarte Zerbitzuen Zorroan hori dago ezarria), baldintza teknikoen orri berri bat egin du. Asmoa da pertsonei ematen zaien arretaren erreferentzi gisa erabiltzea. Horretarako, zerbitzu eta programa plan bat ezarri du, baita langileei dagokien plan bat ere, zentro guztietan arreta hobetzeko. Alde horretatik, zehaztu ditu gutxienezko betekizun eta baldintzak, eta bi arlo handietako programak eta protokoloak: 

- Funtzionamendu orokorraren arloa. Hor sartzen dira etxebizitzaren ordezko diren espazioak jartzen dituzten zerbitzuak; espazio horiek pertsonen premietara moldatuta egon behar dute.

- Zaintza pertsonalaren eta banan-banako arretaren arloa. Hor sartzen dira pertsonen premia funtzional, fisiko, psikiko eta sozialei erantzuteko zerbitzuak; premia horiei erantzuteko arreta zuzena eman behar da. 

Azkenik, eredu berrian tresna metodologikoak sartu dituzte: Arreta Osorako Banako Plana (AOBP), diziplina arteko lana, programak, protokoloak eta erregistroak. Hori guztia arreta eredu berriak behar bezala funtziona dezan.


 


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa