(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Elizondon foruzain gehiago ibiliko dira herriko zaindariaren jaietan asteartea, 2009.eko uztailak 21

Helburu nagusia da hiritarrak seguru ibil daitezen bermatzea eta aurreko urteetan bezalako ekintza bandalikoak ez gertatzea


Elizondon foruzain gehiago ibiliko dira herriko zaindariaren jaietan; jaiak ostegunean, hilaren 24an, hasiko dira. Helburua da hiritarren segurtasuna zaintzea eta azken urteetako jaietan ez bezala, ekintza bandalikorik ez gertatzea. Izan ere, 2008an 25 diru-zorro lapurtu zituztela salatu zuten.

Tokiko Segurtasun Batzordeak erabaki zuen, uztailaren 15ean Baztango udaletxean egindako bileran, Elizondon foruzainen bi patruila jarriko dituztela eta tokiko agenteekin batera ibiliko direla herria zaintzen, oinez, goizeko, arratsaldeko eta gaueko txandatan. Asteburuan, gauez, agente gehiago ibiliko dira.

Halaber, agenteek prebentzio lana egingo dute, antolatutako zorro-lapur taldeak uxatzeko. Orobat, estupefazienteen kontsumoa eta trafikoa antzemateko eta zigortzeko lan berezia egingo dute. 

Bideko segurtasunari dagokionez, agenteek ibilgailuen zirkulazioa kontrolatuko dute, batik bat Elizondoko herrigunetik pasatzen diren ibilgailuak, istripurik gerta ez dadin. Gainera, Zirkulazio ataleko langile gehiago egongo dira eta etilometria kontrolak egingo dituzte, batez ere N-121-B errepidean (Baztandik igarotzen den Iruña eta Frantzia arteko errepidean).

Horrez gain, herriko jaietan segurtasuna bermatze aldera, ingurua ibilgailu kamuflatuak medio zainduko dute: urbanizazioak, industrialdeak eta Santiagoko eliza, besteak beste. Eliza, izan ere, kaltetu egin zuten iaz.

Azkenik, foruzainek Elizondon daukaten komisarian, hau da, Santiago kalean, jasoko dituzte delituen salaketak.

Elizondoko 2008ko jaiak

Iazko jaietan, Hiritarrentzako Arreta Bulegoan 17 salaketa penal jaso, ikertu eta bideratu zituzten Gainera, pertsona bat atxilotu zuten, errepideko segurtasuna hautsi zuelako, eta ihes egin zuen beste gidari bat ere inputatu zuten. 

Hiritarren Segurtasunerako patruilek industrialdeetan 135 zaintza jarduera egin zituzten, urbanizazioetan 43, ikastetxeetan 167, Santiagoko elizan 58, osasun zentroan 167 eta denda eta establezimenduetan 27. Gainera, prebentzio kontroletan 211 pertsona eta 252 ibilgailu identifikatu zituzten. Azkenik, agenteek bost pertsona salatu zituzten, estupefazienteak edukitzeagatik, eta droga ere konfiskatu zuten behin baino gehiagotan.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa