(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Kutz kontseilariak ospitaleen arteko garraio kolektiborako programa berria aurkeztu du asteartea, 2009.eko uztailak 21

Pazienteak Lizarrako eta Tuterako ospitaleetatik Iruñako osasun-zentroetara eramango dituzte


Kutz kontseilaria eta beste osasun-arduradun batzuk ospitaleen arteko garraiorako taldearekin

Kutz kontseilaria eta beste osasun-arduradun batzuk ospitaleen arteko garraiorako taldearekin ( irudia handitu )

María Kutz Peironcely Osasun kontseilariak eta Joaquín Mencos Arraiza Nafarroako Gurutze Gorriko presidenteak, gaur goizean egindako prentsaurrekoan, Gurutze Gorriak ospitaleen arteko garraio kolektiboa egiteko kudeatzen duen programa berria aurkeztu dute. Programa gaur jarri da abian, eta pazienteak Lizarrako eta Tuterako ospitaleetatik Iruñako ospitaleetara eramango dituzte. María Chivite Navascués eta Javier Monzón Romé PSOEko foru-parlamentariak ere ekitaldian egon dira.

Prentsaurrekoaren amaieran, informatzaileek eta kazetariek autobusak ikusi ahal izan dituzte eta Marisa Hermoso de Mendoza García Orcoyen ospitaleko zuzendariaren eta Miguel Angel Gil Tuterako Reina Sofía ospitaleko zuzendariaren azalpenak entzun dituzte. Aurkezpena amaitu ondoren, nahi izan duten komunikabideak Lizarrara joan dira programako lehen ibilbidea egiten. Lizarran, Kutz kontseilariak, García Orcoyen ospitaleko zuzendariak eta Maribel Sanz Boluntariotza Elkarteko idazkariak boluntarioen elkarte honek dituen helburuak eta gauzatuko dituen jardunak aurkeztu dituzte.

Ospitaleen arteko garraio kolektiborako programa

Ospitaleen arteko garraio kolektiborako zerbitzua eskualdeko ospitaletik Iruñako zentro espezializatu batera igorri dituzten osasun-sistema publikoko pazienteei bideratuta dago, osasun-garraioko ibilgailurik behar ez badute, baita aldi luzerako Iruñako zentroetara joan behar duten pazienteei ere.

Erabiltzaile guztien artean, lehentasuna izango dute, ordena honetan,


- Paziente onkologikoek, tratamendu erradioterapikoa jasotzeko saioek irauten duten bitartean.

- Patologia dela eta, tratamendua jasotzeko aldi luzerako hiriburura joan behar duten pazienteek.

- Eskualdeko ospitaleko espezialistek proba osagarriak egiteko Iruñara igortzen dituzten pazienteek.

- Eskualdeko ospitaleko espezialistek Iruñara espezialitateko kontsultak egiteko igortzen dituzten pazienteek.

- Iruñako osasun-zentro espezializatuetako espezialistek proba osagarri bat edo medikuntza-kontsulta bat egiteko deitzen dituzten pazienteek.

Garraio-eskaera eskainitako plazak baino handiagoa bada, jaso beharreko laguntza espezializatuarengatik joan-etorri gehien egin behar duten erabiltzaileak hautatuko dira.

Bestalde, posible bada, laguntzaile bati ere ibilgailuan joateko aukera eskainiko zaio, hala behar duen gaixoari bidean laguntzeko.

Zerbitzua osorik betetzen bada eta erabiltzaile gehiago hartu ezin bada, zerbitzua erabiltzen ari direnek lehentasuna izango dute beti.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa