(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 35.000 euro emango dizkie toki erakundeei, zikoinen habiak moldatzeko asteazkena, 2009.eko uztailak 22

Helburua da espeziea zaintzea eta zikoinek herrietan sor ditzaketen eragozpenak gutxitzea


Zikoina Corellako Virgen del Rosario eliza inguruan hegan

Nafarroako Gobernuak zikoinen habiak moldatzeko diru-laguntzak emango ditu. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak, aurten, 35.000 euro emango dizkie toki erakundeei, dagozkien udalerrietako zikoinen habiak molda ditzaten. Hori jaso dute orain dela gutxi foru agindu batean; foru agindu hori Landa Garapen eta Ingurumen departamentuko kontseilari Begoña Sanzberro Iturririak sinatu du. 

Diru-laguntza deialdia gaur argitaratu dute Nafarroako Aldizkari Ofizialean (90. zenbakia). Deialdiaren helburua da zikoinek biztanleei sortzen dizkieten eragozpenak gutxitzea, batetik, eta espeziea zaintzea, bestetik. 

Horretarako, hiru lehentasun ezarri dituzte: lehenik, bide publikora erortzeko zorian dauden habiak kentzea edo ondo jartzea; bigarrenik, zikoinek herrietan habi berriak egin ez ditzaten, egitura egokiak instalatzea; eta azkenik, gatazkatsuak ez diren lekuetan, hau da, herriguneetatik kanpo, habiak jartzea.

Toki erakundeei lehen eta bigarren habia kentzeko gastu guztiak ordaintzeko diru-laguntzak emango dizkiete, eta hirugarren habia eta hurrengoak kentzeko gastuen erdia ordaintzeko diru-laguntzak. Dena den, 600 euro baino gehiagoko diru-laguntzarik ez dute emango. Herriguneetan habiak ez jartzeko egiturak instalatzeari edo habiak udalerrien kanpoaldera eramateari dagokionez, gastu guztiak ordaintzeko diru-laguntzak emango dituzte.

Nafarroan zikoinak izugarri ugaritu dira azken urteetan: laurogeigarren hamarkadaren erdialdera 37 bikote zeuden eta orain 800 baino gehiago daude. Ugaritze horri esker, espezieak iraun egingo du. Ordea, zikoinek eragozpenak sortzen dizkiete biztanleei eta eraikinak kaltetzen dituzte; izan ere, habia gehienak herrietako eraikinetan egiten dituzte.

Foru aginduaren arabera, espeziea zaintzeko komeni da kalteak gutxitzea eta herrietako populazioa kontrolatzea, herrietatik kanpora joan daitezen bizitzera. Toki erakundeei lan horretan laguntzearren emango ditu diru-laguntzak Landa Garapen eta Ingurumen departamentuak. Eskariak aurkezteko epea deialdia NAOn argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasi eta 15 egun naturalen buruan amaituko da. 

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa