(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Ehun foruzain baino gehiago segurtasun-lanetan arituko dira Tuterako jaietan asteazkena, 2009.eko uztailak 22

Zainketa-dispositibo berezia jaien aurreko egunetan abiatu da; jaiak ostiral honetan, uztailak 24, hasiko dira


Foruzaingoak, Tuterako Tokiko Segurtasun Batzordean adostutako jarraibideei jarraituz, zainketa-dispositibo berezia antolatu du Santa Ana jaietarako. Operatibo horretan Tuterako polizia-etxeko langileek modu koordinatuan lan egingo dute, unitate hauetara atxikita daudenak: Trafikoa, Hiritarren Segurtasuna, Agintea, Ingurumena eta Polizia Judiziala. Horrez gain, Iruñako polizia-etxe nagusiko Joko eta Ikuskizun arloko agenteen laguntza izango dute. Guztira, jai hauetan 116 agente arituko dira segurtasun-lanetan.

Dispositibo honetako zainketa-eginkizunak ostiral honetan jaiak hasi aurretik abiatu dira. Besteak beste, hiriko sarbideetan poliziaren kontrolak eta patruilatzeak ugarituko dira, eta ezarpenei, iragaitzazko bidariei eta alkoholemia-kontrolei arreta berezia eskainiko zaie. Era berean, droga-kontsumorik handiena duten inguruetan polizien agerpena indartuko da droga-trafikoa saihesteko, baita jende asko pilatzen den lekuetan ere, zorro-ebasketak saihesteko. Era berean, barrakak eta saltokiak ikuskatzea aurreikusita dago.

Jaietan, dispositibo berezia txupinazoan hasiko da. Bertaratu guztien segurtasuna zainduko da, Tuterako Udaltzaingoarekin lankidetzan. Plazako sarbideak kontrolatuko dira eta ekitaldien garapenari edo hiriko altzariei kalte egin ahal dieten edo herritarrentzat arriskutsuak izan daitezkeen produktuak errekisatuko dira. Bestalde, Ingurumen arloko foruzainek ibaiaren inguruak ikuskatuko dituzte txupinazoa bota ondoren ibai-ertzera hurbiltzen diren pertsonen ezbeharrak saihesteko.

Jardun horiekin batera, Trafiko dibisioko agenteek zenbait alkoholemia-kontrol egingo dituzte hiriaren irteeran eta sarreran, batez ere ekitaldi jendetsuen ostean eta goizaldean.

Amaitzeko, zezen-plazako segurtasuna dispositiboko beste giltzarrietako bat da. Entzierroak eta korridak kontrolatuko dira, eta horretarako, Joko eta Ikuskizunak dibisioko agenteek ere parte hartuko dute. Agenteak plazaren sarbideetan eta barruan egongo dira istiluak prebenitzeko.

Salaketak jasotzeko bulegoa, aurreko urteetan bezala, Udaltzaingoaren egoitzan egongo da, Cristo errepidean, Molinar eraikinean. 24 orduz irekita egongo da. Egoera batzuetan, esaterako salatzaileak Udaltzaingoaren bulegora joan ezin duenean, agenteak abisua eman den tokira joango dira, salaketaren izapideak errazteko.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa