(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Eventos Zunzarren SL enpresak Buztintxurin Nafarroako Azoka Eremua (refeNA) ezarriko du osteguna, 2009.eko uztailak 23

Foru Administrazioak 7. poligonoan dituen partzelak erabiltzeko lagapen-kontratuaren adjudikazioa lortu du


Boceto de la nueva nave.

Pabilioi berriaren bozetoa. ( irudia handitu )

Eventos Zunzarren SL enpresak lortu du Nafarroako Foru Administrazioak Iruñako Gipuzkoa etorbideko 45. zk.an dituen partzelak eta instalazioak erabiltzeko lagapen-kontratuaren adjudikazioa, azoka-eremu moduan egokitzeko eta ustiatzeko.

Kontratuaren objektua Iruñako 7. poligonoan (Buztintxuri) dauden 2648, 2649 eta 2650 hiri-partzeletako eraikinen, pabilioien eta instalazioen erabilera-lagapena da, 15 urterako. Guztira 27.000 m² dira, eta horietatik 12.000 m² industria-pabilioi batek hartzen ditu (azalera eraikia 10.700 m² da gutxi gorabehera, eta bulegoen, aldagelen eta zerbitzuen eraikin batzuk ere badaude, 1.500 m²-ko azalera gutxi gorabehera, hiru solairutan banatuta). Aipatu instalazioetan, Eventos Zunzarren SL enpresa adjudikaziodunak Nafarroako Gobernuari Nafarroako Azoka Eremua ezartzea eta merkataritza-azokak eta antzeko ekitaldiak egitea proposatu dio.

Partzela horiek Nafarroako Foru Administrazioarenak dira eta SPRIN (Sociedad de Promoción de Inversiones e Infraestructuras de Navarra) sozietate publikoari atxikita daude. Hain zuzen ere, sozietate publikoa arduratu da partzelen eta instalazioen erabilera-lagapena egiteko adjudikazio-lehiaketa kudeatzeaz, prozedura irekia erabiliz, horiek behar den moduan egokitzeko eta ustiatzeko. Pabilioia atzo egindako kontseiluaren bileran adjudikatu zen. Lehiaketa Nafarroako Gobernuaren kontratazio-atariaren bidez argitaratu zen 2009ko ekainaren 2an, eta eskariak aurkezteko epea joan den uztailaren 13an amaitu zen. Eventos Zunzarren SL enpresaren proposamena izan zen lehiaketan aurkeztutako bakarra.

Helburuak eta aurrekariak

Hauek dira Nafarroako Gobernuak ekimen honen bidez lortu nahi dituen helburu nagusiak: eraikinari eta instalazioei balioa ematea; inbertsio pribatua sustatzea; jarduera ekonomikoa indartzea; eta lanpostuen sorrera bultzatzea, lanpostu zuzenak, zeharkakoak eta induzituak.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
NaveBuztintxuriREFENA.ppt

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa