(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak beste kilometro bat ireki du N-121-A Iruña-Behobia errepidean ostirala, 2009.eko uztailak 24

Tarte hau Etxalarreko lotunetik, 69,5 km puntuan, 70,5 km puntura doa 


Alba kontseilaria, tarte berriko egitura batean. ( irudia handitu )

Laura Alba Cuadrado Herri Lan kontseilaria gaur goizean bildu da N-121-A errepideko lanen jarraipen-batzordearekin. Etxalar, Igantzi, Bera, Lesaka eta Arantzako alkateak eta obra-zuzendaritza ere batzorde horretako kideak dira.

Batzarrean gaur egun egiten ari diren bi tarteen jarraipena egin da: 1. tartea, Sunbilla-Etxalar, eta 2. tartea, Etxalar-Bera. Beste bi tarteak (Bera-Endarlatsa eta Endarlatsako zubia) joan den ekainaren 26an ireki zituzten. Era berean, errepidearen beste kilometro bat ireki dela jakinarazi da, Etxalar-Bera tartean, 69,5 km puntutik (Etxalarreko lotunea) 70,5 kilometro puntura.

Kilometro hau Amisalaieta tunelaren hegoaldeko ahoa askatu ahal izateko eta tunela amaitzeko ireki da. Tunela zulatzeko lanak joan den uztailaren 16an amaitu ziren, lurzoruaren baldintza geologikoek eragindako euste-arazoak konpondu eta gero.

Gaur egun egiten ari diren bi tarteen egituren %95 gauzatu da, eta Basataundi tunela ia-ia amaituta dago, instalazioak eginda ditu. Kontratuko epeak bete ahal izateko gogor ari dira lanean.

Iruña-Behobia ardatzaren garrantzia

N-121-A errepidea Nafarroako Interes Orokorreko sarearen korridore handietako bat da. Lan konplexua da, proiektuaren ezaugarriak, inguruaren orografia eta ingurumenaren errespetua kontuan hartuta, baita errepide horretatik egunero igarotzen diren ibilgailuen batez besteko intentsitatearengatik ere (8.387 2008an; horietatik %23,20 trafiko astuna da), eta tokiko entitateek aurreikusi eta eskatu zuten moduan, lanaren bost tarteak aldi berean egiten ari dira, lanen eraginak denboran albait gehien murrizteko.

Errepideak Bidasoa ibaiaren ibilguari jarraitzen dio, eta lan hauen bidez trafikoaren edukiera handitu nahi da bide azkarraren ezaugarriak dituen trazadura berria eginda. Aurreratzeko lerroak egingo dira eta ibilbidearen segurtasuna eta erosotasuna oro har hobetuko dira.

Gogoan izan behar da N-121-A errepideko lanak, Nafarroako lurretan, Foru Gobernuaren Errepideen Plan Zuzentzailearen barruan daudela eta bost tartetan egiten direla: Ostizko saihesbidea (2,7 kilometro hauek joan den otsailean ireki ziren), Sunbilla-Etxalar (4,1 kilometro) eta Etxalar-Bera (3,7 kilometro), uda honetan irekiko direnak, Bera-Endarlatsa (2,5 kilometro hauek joan den ekainean ireki ziren) eta Endarlatsako zubia (190 metro hauek ekainean ireki ziren).

Jardunaren luzera osoa (Nafarroako lurretan) 13.299 metrokoa da. Errepidean 13 bidezubi, 17 egitura, 2 tunel eta 8 lotune egingo dira. Aurrekontu osoa 74.751.601 eurokoa da, eta aurreikuspenen arabera, aurtengo udan osorik irekiko da. Horretarako, Sunbillatik Berara doan tarteko lanak amaitu behar dira; lan horiek bi tartetan zatituta daude: Sunbilla-Etxalar (4,1 kilometro) eta Etxalar-Bera (3,7 kilometro). 


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa