(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanz presidentea Izagako mendiko suteak kaltetutako eremuan izan da; sutea kontrolpean daukate dagoeneko ostirala, 2009.eko uztailak 24

Aurreneko balioespenen arabera, suak 900 hektarea inguru erre ditu


Sanz eta Sanzberro Aginte Postu Aurreratuan

Sanz presidentea eta Sanzberro kontseilaria Izagako mendiko suteak kaltetutako eremuan izan dira. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuko presidentea, Miguel Sanz Sesma, Zuhatzun (Itzagaondoan) izan da gaur goizean, Aginte Postu Aurreratuan (APA). Izan ere, postu hartan koordinatu dute asteazken arratsaldean Izagako mendian piztutako sua itzaltzeko lana. Aurreneko balioespenen arabera, suak 900 hektarea inguru erre ditu; sua, orain, kontrolpean daukate.

Sanz presidentearekin batera hara joan dira Landa Garapen eta Ingurumen kontseilaria, Begoña Sanzberro Iturriria, eta Nafarroako Larrialdi Agentziako (NLA) zuzendari gerentea, David Sainz Jimenez. Itzagaondokoa eta Untzitiko alkateak ere, Alejandro Cortes eta Antonio San Miguel, hurrenez hurren, haiekin egon dira. 

Sanz presidenteak sua itzaltzeko lanetan parte hartu duten profesionalak zoriondu ditu, "aparteko lana egin dutelako eta profesionalak direla erakutsi dutelako". Halaber, azpimarratu du orain garrantzitsuena dela sua berriz ez pizteko lan egitea eta eremua berreskuratzeko plan bat prestatzea; betiere, suak kaltetutako udalerriak kontuan hartuta.


Erreta inguruan (Itzagaondoan) suak hartutako sail bat

Izagako mendiko suteak 900 hektarea inguru erre ditu. ( irudia handitu )

Sanzberro kontseilaria Udalei laguntzeko prest agertu da. Alde horretatik, gogoratu du Landa Garapen eta Ingurumen departamentuak 2 milioi euro inguru jartzen dituela urtero basoen jabeei (jabe pribatu eta toki erakundeei) zaintza lanetan laguntzeko. 

Sua kontrolpean daukate, erremate taldeak oraindik han dauden arren

Asteazken arratsaldean Izagako mendian piztutako sutea atzo arratsaldean kontrolatu zuten. Hala ere, gaur eta bihar goizean suhiltzaile taldeak lurra freskatzen ibiliko dira, Altzorritz (Untziti), Idotzin (Ibargoiti), Zuhatzu (Itzagaondoa) eta Liberrin (Longida), hain zuzen. Lan horretan arituko dira, baita ere, Nafarroako Gobernuaren hiru helikopteroak, Ingurumen, Landa Eremu eta Itsas Ministerioko hegazkin txikia (Noainen du basea) eta Landa Garapen eta Ingurumen departamentuko makina pisuak (makinekin kaltetutako azaleraren perimetroa ezartzen ari dira).

Edozein modutan, larrialdi maila bigarrenetik lehenbizikora jaitsi dute eta horrek esan nahi du dagoeneko ez dutela estatuko bitartekoen beharrik. 

Sutea piztu zenetik, hainbat jendek parte hartu du sua itzaltzeko lanetan: Foru Erkidegoko ia parke guztietako berrogeita hamar suhiltzaile baino gehiago; Agoitzeko suhiltzaile boluntarioak; Larrialdietako Unitate Militarreko (LUMeko) 76 kide; Landa Garapen eta Ingurumen departamentuko teknikariak; nekazariak; Nafarroako Gobernuko hiru helikoptero; Ingurumen, Landa Eremu eta Itsas Ministerioko hegazkin txiki bat eta sei bulldozer (suebakiak egiteko makinak).

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa