(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak Erroldatze Kontseiluaren Sail Probintzialerako ordezkaria izendatu du astelehena, 2009.eko uztailak 27

Ordezkaria Jose Javier Remirez de Ganuza da, Toki Administrazio departamentuko zerbitzu zuzendaria


Gaurko bileran, Nafarroako Gobernuak erabaki du Erroldatze Kontseiluko Sail Probintzialeko ordezkaritzat Jose Javier Remirez de Ganuza Casado jartzea. Remirez de Ganuza Toki Administrazio departamentuko Udal Zerbitzuen eta Tokiko Funtzio Publikoaren Antolamendu Zerbitzuko zuzendaria da. Foru Gobernuak ordezko kidea ere izendatu du: María Iparraguirre Picabea, departamentu bereko Toki Erakundeen Aholkularitza eta Elkarlan Zerbitzuko zuzendaria.

Erroldatze Kontseilua Ekonomi eta Ogasun Ministerioari atxikita dago eta Estatuko Administrazio Nagusiaren eta toki erakundeen arteko kide anitzeko elkarlan organoa da, errolda arlokoa. Estatu mailako organoa da eta sail probintzialak dauzka, arinago funtzionatzeko. 

Erroldatze Kontseiluaren zereginak dira, batetik, errolda arloan Udalek, Diputazio Probintzialek eta erakundeek Estatistika Institutu Nazionalarekin dauzkaten desadostasunen gaineko ebazpen proposamen lotesleak Estatistika Institutu Nazionalari igortzea, erabakiak har ditzan; eta bestetik, Estatistika Institutu Nazionaleko buruak estatuko udalerrien biztanleriari buruzko datu ofizialen gainean Gobernuari igorritako proposamenen berri ematea (informazioa loteslea da); eta azkenik, udal erroldak behar bezala gestionatzeko jarraibide teknikoak onartzea proposatzea, batik bat gai hauen ingurukoak: administrazioen arteko informazio trukeak, erroldetako datuen zorroztasuna, laginketa eragiketak, eguneratzeak, gestio sistemak eta dokumentuen normalizazioa, besteak beste. 

Erakundeak, halaber, herri administrazioek erroldaren inguruan proposatzen dituzten gaiei buruzko txostenak egiten ditu. Kontseiluak batzarrak eta batzordeak dauzka, eta probintzia bakoitzak bere Sail Probintziala dauka. Sail horretan burua Estatistika Institutu Nazionaleko ordezkaria da eta toki erakundeek ordezkariak dauzkate.

Zehazki, Errolda Kontseiluaren Sail Probintzialeko kideak hauek dira: EINeko ordezkaria (burua), Estatuko administrazioaren bi ordezkari (ordezkarietako bat EINeko ordezkariak aukeratzen du, Ordezkaritza Probintzialeko funtzionarioen artean; eta bestea gobernadore zibilak edo, bestela, Gobernuko ordezkariak) eta probintziako toki erakundeen hiru ordezkari (bat diputazio probintzialak aukeratzen du eta beste biak probintzian ezarpen handiena duten udalerrietako bi elkarteek, bakoitzak bana). Elkarte bakarra badago, hark izendatzen ditu bi ordezkariak.

Nafarroako Gobernuak, 2007ko urriaren 1ean erabaki zuen Carlos Hernandez Hernandez Errolda Kontseiluko Sail Probintzialerako Nafarroako Gobernuaren ordezkari izendatzea. Hernandezek, ordea, irailaren 15ean hartuko du erretiroa eta, beraz, Errolda Kontseiluko Sail Probintzialerako ordezkaria eta horren ordezkoa izendatu behar dira.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa