(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Unibertsitate Publikoak eta Musika Kontserbatorio Nagusiak elkarrekin egingo dute lan asteartea, 2009.eko uztailak 28

Nafarroako musika ikasketak hobetze aldera egingo dute lan elkarrekin


Nafarroako Gobernuko Hezkuntza departamentuak esparru hitzarmen bat sinatu du orain dela gutxi Nafarroako Unibertsitate Publikoarekin, unibertsitatearen eta Nafarroako Musika Kontserbatorio Nagusiaren arteko lankidetza handitze aldera; kontserbatorioa Hezkuntza departamentuaren mende dago. Hitzarmenaren helburua da Nafarroan ematen dituzten musika ikasketen kalitatea hobetzeko proiektuak elkarrekin garatzea. Horretarako, bi erakundeek asmo hauek azaldu dituzte hitzarmenean: prestakuntza, arte eta musika jarduerak batera antolatzea; bi erakundeetako titulazioetako curriculumarekin zerikusia duten jarduera eta irakasgaietako kredituak aintzatestea; eta berezko instalazio eta azpiegiturak erabiltzea, bai ikertzeko, bai zerbitzuak emateko.

Zehazki, testuaren arabera, erakundeek hitz eman dute bi alderdiei interesatzen zaizkien gaietan eta ahal duten neurrian helburu hauek lortzea:

- Musikaren prestakuntza arloan berezko jarduera akademiko, hitzaldi, ziklo eta ikastaroak antolatzea eta, horretarako, Unibertsitateko edo Nafarroako Musika Kontserbatorio Nagusiko espazioak jartzea.

- Proiektuak eta ikerketak batera egitea.

- Nafarroako Musika Kontserbatorio Nagusiko ikasle eta irakasleek Nafarroako Unibertsitate Publikoko Liburutegia erabiltzea eta bertako bibliografia funtsak maileguan hartzea sustatzea.

- Ikasle, irakasle eta ikertzaileek bata bestearen instalazioak erabiltzea; ze instalazio erabili erakunde bakoitzak zehaztuko du.

- Nafarroako Musika Kontserbatorioa nazioartekotzea. Horretarako, Nafarroako Unibertsitate Publikoak atzerriko unibertsitate eta erakundeekin dauzkan harremanetan Kontserbatorioa sustatu dezake. Halaber, Kontserbatorioari nazioarteko mugikortasunerako programak abian jartzen nola lagundu aztertuko dute.

- Nafarroako Musika Kontserbatorio Nagusiko musika taldeek Nafarroako Unibertsitate Publikoak antolatzen dituen ekitaldi ofizialetan parte hartu ahal izateko baldintzak jartzea.

- Erakunde bateko ikasleek beste erakundeak ematen dituen titulazio ofizialetako irakasgaiak egin ahal izateko formulak aztertzea. Hori, elkarrekikotasuna oinarri hartuta eta Europako Unibertsitate Eremura egokitzeko araudiak jartzen dituen baldintzak beteta. Esparru berean, bi erakundeak dauzkaten titulazio ofizialetako kredituak elkarri aintzatesten ahaleginduko dira.

Hitzarmenaren barruan egiten diren jarduerak egikaritzeko, koordinatzeko eta kontrolatzeko batzorde misto bat eratuko dute. Batzordea gutxienez urtean bitan bilduko da eta honako hauek osatuko dute:

- Nafarroako Unibertsitate Publikoaren aldetik, errektoreak izendatutako bi ordezkarik.

- Hezkuntza departamentuaren aldetik, Lanbide Heziketako eta Unibertsitateetako zuzendari nagusiak izendatutako ordezkari batek.

- Nafarroako Musika Kontserbatorio Nagusiaren aldetik, Kontserbatorioko Zuzendaritzak izendatutako bi ordezkarik.

Esparru hitzarmena bi urterako izango da eta bi urtetik bi urtera luzatu daiteke, bi alderdietakoren batek salatzen ez duen bitartean.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa