(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Herritarrek gehien eskatzen dituzten Gobernuaren 120 zerbitzuak Internet medio bideratu daitezke asteazkena, 2009.eko uztailak 29

Web atariari esker, herritarrek ez dute bulegoetara joan beharko instantziak edo dokumentuak aurkeztera eta ordainketak egitera


Herritar bat Nafarroako Jauregiko erregistroan

Gobernuaren web atarian 120 zerbitzu garrantzitsuenak bideratu daitezke. ( irudia handitu )

Herritarrek gehien eskatzen dituzten Nafarroako Gobernuaren 120 zerbitzuak Internet medio bideratu daitezke. Orain, bulegoetara edo erregistrora joan gabe eskatu daiteke informazioa, aurkez daitezke instantziak eta egin daitezke ordainketak.

Zerbitzu horiek dira, adibidez: administrazioko enplegu publikoko eskaintzetan telematikoki izena ematea (oraingoz ez dituzte sartu Hezkuntza eta Osasun arloko eskaintzak); Foruzainei salaketak eta iradokizunak bidaltzea; BEZen edo errentaren aitorpena egitea eta zergak ordaintzea; ziurtagiri akademikoak eskatzea eta hizkuntzak ikasteko izena ematea; osasun txartela, ehizatzeko eta arrantza egiteko baimenak eta gazte txartela eskatzea; mendetasunaren, familiaren edo etorkinak toki erakundeetan integratzearen arloko laguntzak eskatzea; liburutegietan liburuak erreserbatzea; hirigintza planeamendua kontsultatzea; eta I+G+B laguntzak eskatzea. 

Izapideak linean egiteko www.navarra.es web atariko esteka hau da: "274 izapide etxetik egin ditzakezu". Izan ere, aipatu herritarrek gehien eskatzen dituzten 120 zerbitzuez gain (saileko 10 zerbitzu) beste 154 daude eskura, garapen maila txikiagoetan.

Lineako zerbitzuetan hainbat izapide egin daitezke: informazioa eskuratu, eskaria abiatu, izapideak egiteko ezinbestekoak diren dokumentuak jaitsi, eskaria Erregistro Orokor Elektronikoa (EOE) medio aurkeztu, EOEren bitartez eskari orokor bat bete, dokumentuak gehitu, dokumentuak erantsi, ordainketa formularioak bete, eskariak kontsultatu eta administrazioari komunikazioak Internet bidez jasotzeko aukeraren berri ematea. 

Legealdiaren amaiera

Nafarroako Gobernuak, 2007ko apirilean, lege aitzindari bat onartu zuen: Nafarroan Administrazio Elektronikoa Ezartzeko Foru Legea. Era horretan, herritarrei zerbitzuak emateko eredu berri baterako esparrua antolatu zuen. Eredu berri horretan prozedurak erraztu dituzte eta antolaketa egitura modernizatu dute. 

Nafarroako Gobernuak 1.300 zerbitzu eskaintzen dizkie herritarrei eta horietatik 300 informazioa ematekoak dira. Gainerakoetan izapideak egin behar dira eta, horregatik, helburua da legealdia amaitutakoan guztiak Internet bidez egin ahal izatea. Izan ere, Caballero kontseilariak orain dela gutxi prentsaurreko batean esan bezala, administrazio elektronikoko esparru horren helburua da Foru Erkidegoa goi mailan jartzea, beste gai batzuetan dagoen bezala (BPG, familia errenta, ekipamendu horniketa, IKT, e.a.). 

Martxoan, Nafarroako Gobernuak abian jarri zituen Europar Batasunak 2010erako helburutzat jarritako zerbitzu elektronikoen %93; ezarpena, beraz, ia urte bete aurreratu dute. Herritarrek gehien eskatzen dituzten 120 zerbitzuak Interneten ezartzeko, Modernizazio eta Administrazio Elektronikoko Zuzendaritza Nagusiak 81 zerbitzu abian jartzeko lan egin du martxoaz geroztik; gainerakoak jarrita zeuden. Orain, Interneten bitartez 274 zerbitzu bideratu daitezke. 

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.

Dokumentazioa:
Relación 120 servicios más demandados

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa