(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak eta RENFEk hitzarmena sinatu dute turismo-sustapenerako plana bultzatzeko asteazkena, 2009.eko uztailak 29

Foru Komunitatea sorlekutzat eta jomugatzat duten trenen erabilera sustatuko da


Nafarroako Gobernua-RENFE hitzarmena

Nafarroako Gobernuaren eta RENFEren arteko lankidetza-hitzarmena sinatzeko ekitaldia. ( irudia handitu )

Juan Ramón Corpas Mauleón Nafarroako Gobernuko Kultura eta Turismo kontseilariak lankidetza-hitzarmena sinatu du RENFE-Operadorarekin, Abelardo Carrillo Jiménez Abiadura Handiko-Distantzia Handiko Zerbitzuen zuzendari nagusiak ordezkatuta. Hitzarmen horren bidez, Nafarroako Foru Komunitatean turismo-sustapenerako plana garatuko da eta Foru Komunitatea sorlekutzat edo jomugatzat dute RENFEko trenen erabilera sustatuko da, zehatz esanda, Madril eta Iruñaren eta Katalunia eta Iruñaren artekoak.

RENFEk, trenbide-garraioaren erabilera sustatzeko, Nafarroako Turismoari lankidetza eskaini nahi dio kongresuak, bilerak, ekitaldiak, azokak edo sustapen-jarduerak egiteko.

Nafarroako Turismoak RENFEren zerbitzuak sustatuko ditu, eta zehatz esanda, Abiadura Handiko-Distantzia Handiko trenak, eta garraiobide moduan erabiltzea sustatuko du sorlekutzat edo jomugatzat Foru Komunitatea duten bidaietan, turismo-sektorean oro har, eta zehatz esanda, kongresuei, konbentzioei, kultura-turismoari, turismo irisgarriari, hirugarren adinekoen eta gazteen turismoari eta Jarduketa Planera bildutako proiektu eta jarduera guztiei lotuta.

Nafarroako Turismoak antolatutako kongresu, bilera, jardunaldi eta konbentzioei lotutako turismoa sustatzeko asmoz, RENFEk, ekitaldi horietara bertaratzen diren guztiei, %30eko beherapena egingo die Abiadura Handiko-Distantzia Handiko eta Distantzia Ertaineko trenen txartelen prezioan.

Era berean, Nafarroako Turismoari hirugarren adinekoen eta gazteen turismoa sustatzen laguntzeko, RENFEk konpromisoa hartu du kolektibo horien taldeko bidaiak errazteko Iruñaren eta Madrilen eta Iruñaren eta Kataluniaren artean, eta tarifa orokorren prezioarekin alderatuz %40ra arteko beherapenak egin ahal izango dira.

RENFEk konpromisoa hartu du handizkako bidaia-agentziekin bi alderdiek Nafarroan turismoa sustatzeko adosten dituzten bidaia-sortak merkaturatu eta eskaintzeko.

Familiarizaziorako sustapen-bidaiak antolatzen ere lagunduko dute (Fam Trip). Horien bidez, Iruña hiria jomuga moduan eta RENFEko trenak garraiobide moduan sustatuko dira.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa