(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Izagako eta Txulapaingo suteetan 1.170 hektarea erre dira, horietatik 771 basoak asteartea, 2009.eko abuztuak 4

Sua itzaltzeko bitartekoez gain, basoko azpiegituren sarea eta egur aprobetxamendua funtsezkoak izan ziren sua ez hedatzeko


Sanzberro kontseilaria Txulapaingo eremuko alkateekin bildu da

Sanzberrok alkateei azaldu die Txulapaingo suteak 344 hektarea erre dituela. ( irudia handitu )

Landa Garapen eta Ingurumen kontseilaria, Begoña Sanzberro Iturriria, eta departamentuko zenbait teknikari Izagako eta Txulapaingo suteek eragindako udalerrietako ordezkariekin bildu dira, suteak eragindako kalteak aztertzeko. Suak, guztira, 1.170 hektarea erre ditu, horietatik 771 basoak.

Izagaondoako suteak 825,6 hektarea erre zituen, horietatik 625,6 basoak. Landare espezieei dagokienez, erre dira lehorreko sailen 250 hektarea, 251 hektarea sasi, 24 hektarea pinudi, 350 hektarea hostozabal baso eta sail mistoko 0,6 hektarea.

Txulapaingo suteari dagokionez, 344,3 hektarea erre dira, horietatik 145,52 basoak eta 198,88 nekazaritza lurrak. Erretako basoetan 121,2 hektarea larreak ziren, 20 hektarea pinudiak eta 4,4 hektarea hostozabal basoak.


Sanzberro kontseilaria Izagako eremuko alkateekin bildu da

Sanzberrok alkateei azaldu die Izagaondoako suteak 825 hektarea erre dituela. ( irudia handitu )

Landa Garapen eta Ingurumen departamentuko teknikariek egindako azterketaren arabera, bi suteak eguraldi “oso kontrakoarekin” piztu ziren: 35ºC baino gehiago zeuden eta 30-35 kilometro orduko haizeak zebiltzan. Horrelako egoeretan, Ingurumen teknikariek esan dutenez, ezin da eragotzi su txikiak piztea. 

Gauzak horrela, teknikariek esan dute Izagako eta Txulapaingo suteetan baso eta abeltzaintza azpiegiturak eta egur aprobetxamenduak erabakigarriak izan zirela suhiltzaileek suteak ez zabaltzea lortzeko.

Orain, Landa Garapen eta Ingurumen departamentua kaltetutako landaretza aztertzen eta erretako egurra kentzen ari da. Datorren urtean, kimuak agertzen hasten direnean, eremua lehengoratzeko proiektuak egikarituko dituzte.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.

Dokumentazioa:
Power Point

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa