(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak Vicente Berdusanen “Santa Cecilia” koadroa erosi du ostirala, 2009.eko abuztuak 14

Lana Nafarroako Museoan aurkeztu du Kultura eta Turismo Departamentuko kontseilariak


Santa Cecilia, Vicente Berdusanek egina.

Santa Cecilia, Vicente Berdusanen lana. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuko Kultura eta Turismo Departamentuko kontseilari Juan Ramón Corpas Mauleónek foru Gobernuak egindako erosketetako bat aurkeztu du gaur goizean Nafarroako Museoan. Oraingoan Vicente Berdusan pintorearen “Santa Cecilia” koadroa erosi du Madrilgo Fernando Duran enkante etxean 10.800 euroen truke.

Lana 126 x 100 zentimetroko oihal gaineko olio-pintura da, eta Santa Zezilia ageri da. Hori erosteko, Kultura Ministerioak lehentasunez erosteko eskubidea erabili du Nafarroako Gobernuarekin.

Koadroan 1691. urteko data eta sinadura ageri dira, eta horrekin batera Santa Katalinaren omenez egindako antzeko beste koadro bat ere bazegoen. Biak bizitzaren azken urteetan margotu zituen artistak. Santa Katalina koadroa 1981. urtetik zegoen ikusgai Nafarroako Museoan, Nafarroako Gobernuak erosi zuenean.

Santa Zezilia bitxiz apaindutako arropak jantzita eta organoaren aurrean eserita agertzen da koadroan. Gorputza eskuinera begira du, hodei hondo batetik jaisten ari den aingeru batek bere buruan lore-koroa bat jartzen duen bitartean. santuaren loriatzea da musikarien zaindari gisa.

Adituen arabera, Berdusanen azken garaiko ezaugarri estilistikoak dituen pintura da, 1690. eta 1697. urte artekoa. Artistak lan garrantzitsuak egin zituen aldi horretan; esaterako Zaragozako San Carlos Mintegian dagoen Villahermosatarren kaperaren multzoa, edo Tuterako kaputxinoetan dagoen “La Virgen y San José imponiendo el collar a Santa Teresa (Ama Birjina eta San Jose Santa Teresari lepokoa jartzen)” lana. 

Ejea de los Caballeroen (Zaragoza), 1632. urtean jaio zen Berdusan. Zortzi urterekin gurasoak hil eta Tuterara joan zen bizitzera Juan de Gurrea erretaula-egilea zuen osabarekin. Lehen arte-prestakuntza Hernando de los Mozos pintorearen eskutik hartu zuen, bere osaba ere zena. 1655. urtean Tuterako Margarita de Sabiñanekin ezkondu eta lantegia Erriberako hiriburuan kokatu zuen. Hirurogeita bost urte zituela hil zen 1697ko urtarrilaren 30ean.
 
Bere pintura-prestakuntzan eragin handia izan zuen 1650. urtearen inguruan Madrilen egoteak. Han, Velazquezen jarraitzaileak ziren barroko berantiarreko pintoreen lanaren berri izan zuen: Carreño de Miranda, Rizzi, Francisco Camilo eta Herrera. Haiek guztien kutsua nabaria da Berdusanen lanetan, batez ere estilo finean, sakontasun atmosferikoan, barrokoaren eragina eta argi-kontrasteak.

Berdusanek lan ugari egin zituen eta horri esker zazpi seme-alabak mantendu zituen. Erlijioarekin zerikusia zuten koadroak ia bakarrik margotu zituen: monasterioko zikloak, aldareko koadroak eta deboziozkoak, komentuak, monasterioak, katedrala, parrokiak eta ermitak apaindu zituztenak. Koadro horietan, Espainiako erlijio kontrarreformista ohiko gaiak adierazi zituen: Familia Santuaren bizitzaren eszenak, santuen mirariak, santuak amoina banatzen, estasia eta apoteosia. Lan ikonografikoen artean, espiritualtasun katolikoan tradizio handia duten santuez gain, garai barrokoan duela gutxi kanonizatutako beste batzuk ere margotu zituen: Santa Teresa, San Carlos Borromeo, San Felipe Neri, San Francisco Javier, San Luis Gonzaga edo San Estanislao Kostkakoa. Artista gisa, Nafarroan, Aragoin, Errioxan eta Euskal Herrian aritu zen. Berdusanek Nafarroan utzi zituen lan gehienak. 


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa